Dokumentuaren akzioak
Beltxargaren aintzira
Beltxargen aintzira maitasunaren eta magiaren artean mugitzen da, eta ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borroka islatzen da bertan. Sigfrido printzea Odettez maiteminduta dago, baina Von Rothbart maltzurrak beltxarga bihurtu du Odette. Horiez gain, aztiaren alaba den Odile beltxarga beltza ere agertzen da emanaldian.
Bolxoi antzokiko izarrak eta 40 dantzari baino gehiago biltzen ditu agertokian Moscow State Ballet konpainiak, Errusiako Estatuko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin. Produkzio honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia biltzen du, eta, hori dela eta, edozein belaunaldirentzako klasiko atenporala da.
Dokumentuaren akzioak