Dokumentuaren akzioak
Barra klasikoaren erakustaldia Kontxan
Bere lehenengo emanalditik 1997. urtean, Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia Dantzaren Hilabeteko ospakizunik jendetsuena eta saihestezina bihurtu da. Barra txikian 707 dantzarik parte hartuko dute, eta helduen barran 540 dantzarik. Guztira, 1.247 dantzari izango.
Aurten, apirilaren 13an, igandean 12:00etan hasita ikus ahal izango ditugu lehenengo dantzari gazteenak, 9 eta 12 urte bitartekoak. Jarraian, 12:45ean, helduen txanda izango da. Kontxako badia ingurunean egonda, irakasleek eta ikasleek egun honetan kalera aterako dute beren ohiko barra saioa. Elkarteak Dantza jarduerari bihotz-bihotzez omenaldia egitearekin batera, babes gutxi duen diziplina artistiko horren existentziaren eta bizitasunaren arreta piztea du helburu nagusitzat. Aldi berean ez dugu ahaztu nahi ospakizun honek duen izaera sakon eta aldarrikatzailea.
Dokumentuaren akzioak