Dokumentuaren akzioak
Ballett am Rhein: 7
Ballet am Rhein, balleteko gaur egungo konpainiarik onenen artean dago. Tanz aldizkariak Martin Schläpfer, konpainia horretako zuzendaria, aukeratu zuen urteko koreografo 2010ean eta Ballet am Rhein balleta konpainiarik onena hiru urtez jarraian, alegia, 2013an, 2014an eta 2015ean.
16 nazionalitateko 45 dantzarik denak bakarlari diren multzoa osatzen dute. Konpainiak nazioartean bira ugari egin ditu, hirietako agertokirik onenetara eraman dutenak, horien artean, Paris, Amsterdam, Bartzelona, Mosku, Edinburgo, Maastricht, Oman, Tel Aviv edo Munich.
Bilbon aurkezteko hautatu den programaren izenburua “7” da, Gustav Mahler-en zazpigarren sinfonian oinarritua. 2015ean Edinburgoko Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zenean, kritikaren ahobatezkotasunezko goraipamen sutsuak eragin zituen.
- Gustav Mahler-en zazpigarren sinfonia
- Zuzendari artistikoa eta Koreografia: Martin Schläpfer
- Eszenografia eta jantziak: Florian Etti
- Argiztapena: Volker Weinhart
- Sarrerak: 12€ - 42€.
Dokumentuaren akzioak