Dokumentuaren akzioak
Aukeran: Gernika: Mihise Gaineko Dantza
Aukeran Dantza Taldearen "Gernika" 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da. Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko.
Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz.
- Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz.
- Eszena Zuzendaria: Garbi Losada.
- Gidoia: Jose Antonio Vitoria.
- Musika orijinala: Aitor Ametzaga.
- Dantzariak: Gotzon Poza, Idurre Aranburu, Ander Errasti, Onintza Odriozola, Ioritz Galarraga, Maitane Mujika, Ekain Kazabon, Nahikari Galarraga, Aiert Beobide, Ane Anza.
Dokumentuaren akzioak