Dokumentuaren akzioak
Antzuolako Sorgin Dantza
Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.
- 10.00etan: Dantzarien kalejira.
- Bi talde ibiliko dira kalean zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera.
- Talde batek Sorgin Dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta domadorea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irtetzen den pertsonaia da.
- Beste taldeak dantza hauek egingo dituzte: Iribas, txapeloas, ptxit eta Bandarain.
- Bi talde ibiliko dira kalean zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera.
- 12.30ean: Plazako saio nagusia:
- Umeen saioa.
- Helduen saioa: Iribas eta Sorgin Dantza.
- Bertan izango dira hartza, tximinoa eta hezitzailea ere.
Dokumentuaren akzioak