Dokumentuaren akzioak
Anakrusa: Duo
- Antzezlea: Noemí Viana
- Egileak: Noemí Viana, Iñigo Ortega
- Zuzendaritza: Iñigo Ortega
- Zuzendari Laguntzailea: Ion Estala
- Koreografia: Noemí Viana
- Aholkularitza: Jesús Rubio
- Proiekzioak: Zazpi T´erdi
- Musika: Xabier Erkizia
- Testua: Iker Fernandez
- Eszenografiaren Diseinua: Ibai Maritxalar
- Eszenografiaren Egilea: Oihane Aranburu, Alvaro Ledesma
- Argiztapen Diseinua: Karlos Salaberri
- Komunikazioa: Ion Estala
- Produkzioa: Anakrusa
- Eskerrak: Errenteriako Kultur Saila, Errenteria Hiria Kulturgunea, Birjinia Ortega, Asier Castro, Noventa Grados, Xavi Rovira.
Sortze-prozesuan zegoen pieza hau, iaz Gazteszenan aurkeztu zen bertsio laburrean Dantzan Bilaka programaren barne, formatu luzean lehen aldiz antzeztuko da.
Emakume dantzari batek, Noemí Viana hain zuzen, haurdunaldia nola bizi izan duen erakusten digu Duo-k. Poza, zoriontasuna, beldurra, bertigoa, zalantzak, zai egotea, gorputzaren eraldaketa… Nola eragiten dio haurdunaldia emakume dantzari bati? Hauxe da Duo-k hausnartu nahi duena eta zuek guztiokin partekatu. Bidai pertsonala eta intimoa eszenatokian.
Dokumentuaren akzioak