Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Amilotx: Lur hau gurea

Dokumentuaren akzioak

Amilotx: Lur hau gurea

Noiz 2020/07/14
20:30
Non Bilbo, Euskalduna - Sala 0B
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dokumental honetan “Lur hau gurea (Eskusoinuaren pentsamenduak)” Amilotx Dantza Taldeak sortutako ikuskizunaren laburpena aurkezten da. Bertan, Oreka Tx taldeko musikariek, Ainhoa Garai piano-joleak, Leire Gondra biolin-joleak eta Iraide Torrontegi abeslariak lagunduta, kanta desberdin batzuk erabili ditugu euskal etorkin baten istorioa kontatzeko.

Euskal Herritik Estatu Batuetara egindako bidaia kontatzen dugu. Arnegitik Californiara joan zen Pedro Juan Etchamendy bere eskusoinuarekin. Eta ikuskizun honek bere istorioaren zati bat kontatu nahi du. Ikuskizun hau haien herritik beste batera doazen etorkinen oroimenez sortu dugu, “Lur hau zurea, lur hau nirea, lur hau gurea” delako.

  • Koreografia: Iñaki Goirizelaia
  • Dokumentalaren zuzendaria: Larraitz Zuazo

 

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2024 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
26272829
« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930