Dokumentuaren akzioak
Amaia Elizaran: Raw eta Pool
Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak bere bi lan eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia antzokian: Raw eta Pool.
Raw
Contact teknika erabiliz, bi interpretatzaileek arriskuaren mugan egon daitezkeen mugimenduak ikertzen dituzte, sentiberatasunaren muga aztergai. Pertsona bat beste baten mendean dagoenean, bakarrik moldatu ezin duenean... Nola jokatzen du besteak? Beti egongo al da bestea oinarri emateko?
Iristen da une bat, non norberaren mugak zabaltzen diren forma estetikoa deformatzeraino. Anbiogotasuna latente dago proposamen honetan: bi gorputz bat eginda, mimetizatuta; batak besteari ematen dio zentzua.
- Konpainia: Amaia Elizaran
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Proiektuaren izena: Raw
- Interpreteak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa
- Iraupena: 15 min
- Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Topic
Pool
"Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da, eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da". "Giza gorputzaren % 70 ura da". Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina, aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Koreografoa: Amaia Elizaran
- Musika: Xabier Zeberio
- Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran
- Jantziak: Xabier Mujika
- Iraupena: 15 minutu
- Argazkiak eta bideoa: Rach Rodríguez
- Kolaboratzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea
- Webgunea: www.amaiaelizaran.com
- Harremanetarako: elizaran.amaia@gmail.com
Dokumentuaren akzioak