Dokumentuaren akzioak
Amaia Elizaran: Block eta Pool
Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak bere bi lan eskainiko ditu Agurainen: Block eta Pool.
Block
Amaia Elizaranek aurkezten dien Block ikuskizuna Gipuzkoako Dantzagunea kolaboratzailea den Karrikan deialdiaren barruan egindako pieza da. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume horiek gorputzen arteko harremana dute, kontrako indarrak eta blokeoak sortuta. Hori guztia, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.
Bi emanaldia egingo dira maiatzaren 11an berta, bata 19:00etan eta bestea 20:00tan.
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Musika: Lander Zalakain
- Produkzioa: Jokin Elizaran
- Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
- Kanpo-aholkularia: Marti Güell
- Kolaboratzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura (Egiako kultur etxea)
Pool
"Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da, eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da". "Giza gorputzaren % 70 ura da". Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina, aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Koreografoa: Amaia Elizaran
- Musika: Xabier Zeberio
- Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran
- Jantziak: Xabier Mujika
- Iraupena: 15 minutu
- Argazkiak eta bideoa: Rach Rodríguez
- Kolaboratzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea
- Webgunea: www.amaiaelizaran.com
- Harremanetarako: elizaran.amaia@gmail.com
Dokumentuaren akzioak