Dokumentuaren akzioak
Alma libre konpainia: Race to grace
La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Alma libre konpainiak Race to grace lana aurkeztuko du.
Pertsona bik mekanismo baten modura jardun dezakete. Espazio bera partekatzen dute, elkarrekin mugitzen dira, alde batetik bestera; baina ez dute pentsatzeko astirik, ez dute sentitzeko astirik, ez dute arnasa hartzeko astirik. Etengabeko joko batean murgilduta daude. Joko honetan elkarrekin egoteko beharra gero eta handiagoa da, senak sendotu egiten dira eta giza naturaren magia sortzen da ... Grace (mesede, bedeinkazio) eta race (lasterketa) hitzen arteko jokoan oinarrituta sortu zen ideia.
- Koreografia: Anastasia Brouzioti
- Dantzariak: Stavros Apostolatos, Anastasia Brouzioti
- Musika: Race / Manos Kopanakis
- Iraupena: 12 minutu
Dokumentuaren akzioak