Dokumentuaren akzioak
Akadantz 2021
16:00etan: Junior eta experimentala
19:00etan: Absoluta eta Bikoteak
AKAdantz BREAKONSTAGE jaialdiaren aurreko jarduera da. Helburua tokiko hiri -dantzaren egoera sustatzea da. Irabazleak Europan garrantzia handia duen BREAKONSTAGE jaialdian dantzatuko dira.
AKAdantz hiri-dantzen (funky, house, Urban dance, hip-hop, Break-Dance, Locking, Popping…) lehiaketa-erakusketa da, Arriola Antzokian ospatzen dena eta gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoena. Dantza honen diziplinak entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzareriko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da.
Taldeek haien artean harremanak egiten dituzte, ezagutzak partekatzen dituzte… eta primeran pasatzen dute.
Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da,horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko
aukera ematen zaie.
Baloraziorako irizpide nagusiak dira:
• Originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia.
• Musika sinkronia. – Talde lana.
• Markatutako iraupenera doitzea: hiru minutu gutxi gorabehera.
Gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira. Haiek dira sortzaileak, AKADantz-en protagonistak.
Elorrioko Udalak eta Diputazioak Arriola Antzokian jaialdi hau aurrera atzeratzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzen dituzte
Dokumentuaren akzioak