Dokumentuaren akzioak
"Aitzina pika" liburuaren aurkezpena
Zuberoako Sü Azia elkarteak Jean Mixel Bedaxagarren Aitzina Pika liburua argitaratu du, eta liburuaren aurkezpena egingo du Karrikiri elkartean.
Aitzina pika
Jean Mixel Bedaxagar urdiñarbetarra hainbat galderaren erantzuna topatzen eta argibideak ematen saiatu da liburuan. Besteak beste, nor izan zen kantiniersa agertu aurretik maskaradetan ikusi zen azken maka beltza? Nor ote zen Maule-Lextarreko Galerienalde zubiaren alde batetik bestera, frisat dobleak egiten zituen zamaltzain izugarri hura? Zenbat dantzari zuberotar eraman zituen betiko 1914-1918ko gerrak? Sü Azia elkarteak argitaratutako liburua, hainbat ikerketaren emaitza da, Zuberoako 180 dantzari eta musikariren kontuak, argazkiak... jaso dira.
Liburu honetan, Bedaxagarren ikerketa lanaz gain, beste zenbait adituren ekarpenak ere jaso dira. Hemen egileen izenak eta egin dituzten lanak: Xabier Itzaina (düala 100 urte beno haboro, biribilka emaiten ziren Xiberoko dantzak); Jon Iruretagoiena (Bralearen sorterroak); Jean-Claude Larronde (kanpoko herrietarat egin ziren jelkaldiak: Errumania, Erresuma Batua, etab...); Marcel Gastellu eta Geneviève Marsan (ttun-ttunaren aipamen xehea).
Dokumentuaren akzioak