Dokumentuaren akzioak
Aintzina Eskiula: Ametsen gillika
Zuberoako dantzetan oinarritutako Ametsen gilika ikuskizun berria eskainiko du Aintzina Eskiulak.
Plaza handi batetan, bi hitzordü hüts eginik, neska gazte batek so egiten dütü jenteen harat-honatak eta bat batetan beren gogoa iratzartzen da. Catherine Arçanuthurry-k idatzi, tauladatü eta dantzajakintza güziak asmatü dütü. Aldiz, Andde Carrère-k dantza eta kantorien müsikak asmatü dütü eta ere bai kantari taldearen erakaslea da. Herriko gazte dantzari aitzindariak, Aitzina Eskiulako alkartekoak, xede horren abiatzaleak dira. Gazte horien nahiküntea zen, xiberotar dantza beste manera batez eramanik izan ledin, hortarako Catherine Arçanuthury-en ganat joan dira. 40 aritzaleak herriantzerki müsikala batetarat eramanen gütüe, non mündü hortan ez den oztoporik.
- Iraupena: 75 minutu
Dokumentuaren akzioak