Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Ipuruan festibala

Ipuruan festibala

Noiz: 2024/11/01 20:00 ${linebreak} 2024/11/03 23:55
Non: Sara

Dantzak leku berezia izango du aurtengo Ipuruan festibean; azaroaren 1etik 3ra Usopop elkartean antolatutako kultur festibala.

Azaroak 1 ostirala

  •  20:00 - Lur Berri Jantzari dokumentalaren emanaldia.

Azaroak 2 larunbata 

  • 9:00-18:00 Dantza tailerrak: Bilaka, Iurretako dantza taldea, Zazpiak bat dantza taldea, Peio Labeyire eta Jose Cazaubonek emanik.

Izen ematea patxi@usopop.com helbidera / 5€

  • 19:00 - Kiroldegian. Bilaka konpainiak, Bilabal dantzaldia eskainiko du, hurbilko den oro dantzan jarriz. Musika ere ez da faltako Lorena Alvarez, Anari eta Atzarbal musikariekin batera.

Azaroak 3 igandea

  • 11:30 - Sarako plazan dantza poteoa.
  • 16:00 - Santa Katalina kaperan  Verde Prato eta Tarta Relena arituko dira.

Informazio gehiago: Ipuruan 2024

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Hamaika

Cielo Raso: Hamaika

Noiz: 2024/11/02 19:00
Non: Durango, San Agustin Kultur Gunea

“Hamaika neke, hamaika indar”

Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza-ibilbidea nabarmentzen duen areto-pieza bat da Ha^mai¨ka`. Malgua da, eta desberdintasunari, generoari eta askatasunari gorazarre egiten die. Bortitza da koreografia-lana, baina begirada jantzia eskatzen du mintzaira horrek, eta zeuri esker baino ezin gertatu hori.

Fikzioaren eta errealitatearen artean dabil Hâmaïkà, ez oso modu serioan. Fikzioa eta errealitatea nahasten direlarik, magia sortzen da.

  • Koreografia, zuzendaritza eta ekoizpena: Igor Calonge
  • Dantzariak: Ainhoa Usandizaga, Emma Riba, Víctor Fernández y Marti Güell
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapena: Sergio García
  • Jantziak: Amalia Elorza
  • Iraupena: 55 min

Gehiago irakurri

Txingili’K: Maxka’roa

Txingili’K: Maxka’roa

Noiz: 2024/11/02 20:30
Non: Donapaleu, Saint-Louis zinema

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna

  • Dantzariak: Txingili’K taldea
  • Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
  • Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
  • Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
  • Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Owantshoozi
  • Ekoizpena: Berritza Elkartea
  • Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
  • Soinua: Ieltxu Ostolaza
  • Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia

Gehiago irakurri

Txingili’K: Maxka’roa

Txingili’K: Maxka’roa

Noiz: 2024/11/03 17:00

Zirkozaurre: Harreman

Zirkozaurre: Harreman

Noiz: 2024/11/03 19:00
Non: Santurtzi, Parkeko oinezkoentzako gunea

*2024ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barne.

Harreman Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala lotzen dituena; ezberdinak itxuraz, bi mundu horiek gauza asko dituzte amankomunean. Harreman ikuskizunak bidaia proposatzen du, sustraietan, identitatean barrena. Ibilbide honetan zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta agerraldia emozioz eta konplizitatez betetzeko. Harreman. Hartu eta eman. Partekatu. Harremanak izan, elkarrekin harremanak izan. Memoria atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu, eta gure buruari amain eman.

  • Egilea: Zirkozaurre, sorkuntza kolektiboa
  • Zuzendaritza: Jorge Silvestre
  • Musika: Gotzon Goiri
  • Eszenografia: Gorka Pereira
  • Koreografia: Gorka Pereira
  • Aktoreak: Gorka Pereira, Imanol Suso, Javi González, Mar García, Ibabe Beristain, Gotzon Goiri, Diego Riveras

Gehiago irakurri

Bizkai elkartearen euskal erromeria

Bizkai elkartearen euskal erromeria

Noiz: 2024/11/09 18:00
Non: Bilbo, Areatza

Areatzako plaza BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal erromeriak jende helduari aukera eskaintzen dio gure dantza tradizionalak dantzatu eta horiekin goza dezan.

Datak: Irailaren 21a eta azaroaren 9a

Gehiago irakurri

Harri Xuri Dantzan Festibala 2024

Harri Xuri Dantzan Festibala 2024

Noiz: 2024/11/15 10:40
Non: Luhuso

Azaroaren 15tik 17ra, Luhuson ospatuko den Harri Xuri Dantzanen udazkeneko edizio hontan, 3 eguneko egitaraua, 4 ikusgarri eta beste hainbat ekintza izango dira.
 
Azaroaren 15an, ostirala, Bilakaren Ilauna ikusgarria emango dio hasiera festibalari. Azaroaren 16an, larunbata, Maska’roa ikusgarria izango da bertan Berritzaren eskutik. Eta bukatzeko, 17an, igandean, Lekorneko dantzariak eta  Ezpela taldearen Amalur ikusgarriko zenbait dantza izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri

Bilaka: Ilauna

Bilaka: Ilauna

Noiz: 2024/11/15 20:00
Non: Luhuso, Harri Xuri gela

*Harri Xuri Dantzan 2024 festibalaren barruan.

Sarrerak: Harri Xuri Dantzan 2024

Ilauna natura iragankorra gauza guztietan berraztertzeko gonbita da. iLaUNAk, Euskal Herrian hildakoak ospatzen dituen gau beltzen tradizio luzeari buruz galdetzean, ohikoa dena iraultzeko, iraunkorra dena galdetzeko eta Lurraren lokartzea eta isiltasuna errezibitzeko bokazioa du.

Musikak eta dantzak gorputza egiten dute, mozkorrak inauterietako trantze batean urtzen dira, generoak isildu egiten dira, sorginkeria lurrean ainguratzen da, gorputzak lurrari ematen zaizkio eta gauari eskaintzen zaizkio…

Gehiago irakurri

Txingili’K: Maxka’roa

Txingili’K: Maxka’roa

Noiz: 2024/11/16 20:00
Non: Luhuso, Harri Xuri gela

*Harri Xuri Dantzan 2024 festibalaren barruan.

Sarrerak: Harri Xuri Dantzan 2024

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna

  • Dantzariak: Txingili’K taldea
  • Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
  • Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
  • Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
  • Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Owantshoozi
  • Ekoizpena: Berritza Elkartea
  • Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
  • Soinua: Ieltxu Ostolaza
  • Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia

Gehiago irakurri

Lekorneko dantzariak + Amalur dantzak

Lekorneko dantzariak + Amalur dantzak

Noiz: 2024/11/17 17:00
Non: Luhuso, Harri Xuri gela

*Harri Xuri Dantzan 2024 festibalaren barruan.

Sarrerak: Harri Xuri Dantzan 2024

Lekorneko dantzariak eta "Amalur" ikusgarriko dantzak (Ezpela taldearen sorkuntza).

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930