XVI. Muxiko Eguna Errenterian
- https://dantzan.eus/agenda/2026-06-14_xv-muxiko-eguna-errenterian
- XVI. Muxiko Eguna Errenterian
- 2026-06-14T12:00:00+02:00
- 2026-06-14T23:59:59+02:00
- Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik ospatuko da muxikoen saio berezia udako oporraldiaren ostean “XVI. Muxiko Eguna”. Hilero bezala, goizeko 12,00etan, Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastolako jolastokian euria egingo balu) ikasturte bukaera ospatuko da eta azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du hamaseigarrenez Beti Prest taldeak. Aurtengo ekitaldiko musika joleak Alaken Taldekoak izango ditugu, eta Errenteriako Dultzaineroak, bukatzeko Larrain Dantzarekin. Herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen du Beti Prest Taldeak. Muxikoak dantzatu Herriko plazan eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen dena, dantzan utzitako indarrak berreskuratzeko. Igandean, ikasturte bukaera izango da, baina urrian berriro itzuliko dira mutxikoak Errenterira.
Noiz
2026/06/14 10:00
Non
Errenteria
Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik ospatuko da muxikoen saio berezia udako oporraldiaren ostean “XVI. Muxiko Eguna”. Hilero bezala, goizeko 12,00etan, Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastolako jolastokian euria egingo balu) ikasturte bukaera ospatuko da eta azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du hamaseigarrenez Beti Prest taldeak.
Aurtengo ekitaldiko musika joleak Alaken Taldekoak izango ditugu, eta Errenteriako Dultzaineroak, bukatzeko Larrain Dantzarekin. Herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen du Beti Prest Taldeak. Muxikoak dantzatu Herriko plazan eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen dena, dantzan utzitako indarrak berreskuratzeko.
Igandean, ikasturte bukaera izango da, baina urrian berriro itzuliko dira mutxikoak Errenterira.