Maskaradak 2026
- https://dantzan.eus/agenda/2026-03-07-maskaradak
- Maskaradak 2026
- 2026-03-07T09:00:00+01:00
- 2026-03-07T23:59:59+01:00
- Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan. Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe) Otsailak 1, igandea: Lexantzü Otsailak 8, igandea: Muskildi Otsailak 14, larunbata: Pagola Otsailak 22, igandea: Altzürükü Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri Martxoak 7, larunbata: Maule Martxoak 14, larunbata: Idauze Martxoak 21, larunbata: Larraine Martxoak 28, larunbata: Aloze Apirilak 5, igandea: Hoki Apirilak 12, igandea: Gamere Apirilak 18, larunbata: Barkoxe Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Maskaradak 2026; Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Iruri, 2026-01-18. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA
2026/03/07 08:00
Maule
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
- Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
- Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
- Otsailak 1, igandea: Lexantzü
- Otsailak 8, igandea: Muskildi
- Otsailak 14, larunbata: Pagola
- Otsailak 22, igandea: Altzürükü
- Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
- Martxoak 7, larunbata: Maule
- Martxoak 14, larunbata: Idauze
- Martxoak 21, larunbata: Larraine
- Martxoak 28, larunbata: Aloze
- Apirilak 5, igandea: Hoki
- Apirilak 12, igandea: Gamere
- Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
- Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.