Laida Alda: In perspective (Tabakalera)

  • Laida Alda: In perspective (Tabakalera)
  • 2025-08-11T17:30:00+02:00
  • 2025-08-11T23:59:59+02:00
  • *Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne. Bi saio: 17:30 + 19:30 In Perspective dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko emanaldia da, espazio ez-eszenikoetan egiten dena. Bere izenak dioen moduan, perspektibarekin jokatzen du, giro zinematografikoa sorraraziz. Bilboko Eliz Museorako konposizio berezia da, espazioa eta ingurune arkitektonikoa kontuan hartzen baitira, non, nola eta zer dantza sortu behar den erabakitzeko. Publikoa ibiltzen doa ikuskizuna zabaltzen den heinean eta, hortaz, dantza-eszena desberdinak deskubritzen ditu bizirik dagoen espazioa osatzen duten ehundura, kolore, argi, perspektiba eta bestelako elementuetan inspiratuta.Dantzak ikuslea eta arkitektura lotzen ditu, eta horixe da piezaren narratiba nagusia.Sorkuntza-prozesuaren ezaugarrietako bat da prozesua gauzatzen den espazioan bizi diren pertsonen aurrean egiten dela.In Perspective/Heritage BBVA Fundazioaren 2023ko Kultur Ikertzaile eta Sortzaileentzako Leonardo Bekaren laguntzarekin egindako proiektua da. Fitxa artistikoa:  Zuzendaritza eta koreografia: Laida Aldaz Musika zuzenean: Juanma Urriza Antzezleak: Stefano Matiello, Clarissa Costagliola, Manon Jacquelin, Maider González, Gregory Alliot, Sergio Navarro Zuzendaritzako laguntzailea: Bertha Bermúdez
Laida Alda: In perspective (Tabakalera)

Argazkia: Beniamin Boar

Noiz

2025/08/11 15:30

Non

Donostia, Tabakalera

*Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne.

Bi saio: 17:30 + 19:30

In Perspective dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko emanaldia da, espazio ez-eszenikoetan egiten dena. Bere izenak dioen moduan, perspektibarekin jokatzen du, giro zinematografikoa sorraraziz. Bilboko Eliz Museorako konposizio berezia da, espazioa eta ingurune arkitektonikoa kontuan hartzen baitira, non, nola eta zer dantza sortu behar den erabakitzeko. Publikoa ibiltzen doa ikuskizuna zabaltzen den heinean eta, hortaz, dantza-eszena desberdinak deskubritzen ditu bizirik dagoen espazioa osatzen duten ehundura, kolore, argi, perspektiba eta bestelako elementuetan inspiratuta.
Dantzak ikuslea eta arkitektura lotzen ditu, eta horixe da piezaren narratiba nagusia.
Sorkuntza-prozesuaren ezaugarrietako bat da prozesua gauzatzen den espazioan bizi diren pertsonen aurrean egiten dela.

In Perspective/Heritage BBVA Fundazioaren 2023ko Kultur Ikertzaile eta Sortzaileentzako Leonardo Bekaren laguntzarekin egindako proiektua da.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Laida Aldaz
  • Musika zuzenean: Juanma Urriza
  • Antzezleak: Stefano Matiello, Clarissa Costagliola, Manon Jacquelin, Maider González, Gregory Alliot, Sergio Navarro
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Bertha Bermúdez