Dokumentuaren akzioak
Momentos Meraki
Lau emakume artistaren bizi eta sormen momentuetatik egindako bidaia. Beren emozioek eszena koloreztatuko dute diziplinarteko prozesu batean, non arte plastikoak mugimenduarekin nahasten diren. Margaret Keane, Romina Lerda, Muniba Mazari eta Frida Kahlo dira, hain zuzen, inspirazio-iturri Atena Konpainia Artistikoarentzat, eta edozein pertsonarentzat ezagunak izan daitezkeen emozioek margotuko dute eszena: bakardadea, beldurra, tristura eta, nola ez, poza. Bidaia horretan, denbora-lerroa eta espazio-giro desberdinak eszenaren ardatz bihurtuko dira. Ahalduntze hitzaren jabetze honetan, jendearen arteko orekaren eta ekitatearen balioak eszenatik kanpoko zein eszenaren barruko hausnarketara gonbidatuko gaituzte.
1. saioa: 10:00
2. saioa 11:30
GOMENDATUTAKO ADINA: Nafarroako hezkuntza-zentroetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetara eta DBHko 1. eta 2. mailetara zuzendua.
IRAUPENA: 60′
*Ez salgai. Prezioa 3€/ikasle da, FB eta Zentroen artean zuzenean kudeatuta.
Dokumentuaren akzioak