Puska biltzea eta inauteri dantzak
- https://dantzan.eus/agenda/2022-02-19_lizartza-puska-biltzea
- Puska biltzea eta inauteri dantzak
- 2022-02-19T07:00:00+01:00
- 2022-02-19T23:59:59+01:00
- Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.
Argazkia: Oier Araolaza, Dantzan CC BY-SA
2022/02/19 06:00
Lizartza
Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan.
Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.