Dokumentuaren akzioak
Emakumeak + Out
Emakumeak
Bi emakume eszenan, bi emakume erabaki eta ausart. Bidaia bat egitera behartuko dituzte bortxaz, eta askatasuna lortuko dute elkarrekin. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.
- Zuzendaritza: Ion Estala.
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
- Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
- Musika: Aránzazu Calleja.
- Jantziak: Clara Virgili.
- Filmmaker: Jesús Lacorte.
- Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes.
- Ekoizpena: NODE. Sorkuntza kolektiboa Creación colectiva.
OUT
Dantza (20 min). Adin guztietako ikusleenentzat.
Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. Out zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizuna da. Lan honek sortzen duen atmosferak bildu egiten zaitu.
Dokumentuaren akzioak