Dokumentuaren akzioak
Sharon Fridman: Dosis de paraiso
Topo egin zuten eta nork bere burua eman zion besteari. Nahasmenduaren ohitura aurkitu zuten, besarkadaren aukera eta bakardadearen beldurra. Paradisuan irautea ez zen gertatu erraza; orainean irautea, iraganaren islarik gabe eta etorkizunaren proiekziorik gabe.
Denok gabiltza geure buruaren bila, denok bidean, hautematen gaituen eta denboraren mugak lausotzen dituen argi uherraren pean, oroimenik gabeko ostertz baterantz, bakardade beterantz, non beharbada maitasuna agertuko baita bihotz-taupadan.
- Zuzendaritza: Sharon Fridman
- Dantzariak: Melania Olcina, Maite Larañeta
Dokumentuaren akzioak