Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko Folklore Jaialdia Pasai Antxon
Uztailaren 17tik 20ra Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatu du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak. 50.urteurrena aitzaki hartuta eta beste herrialdeetako kulturekin harremanak estutu nahian, folklore jaialdia bultzatu dute asteburu honetarako. Herrialde katalanetatik Falcons de Villafranca taldekoak hurbilduko dira eta Portugaletik Grupo Folklorico de Barcelinhos taldekoak. Mi Nuevo Potosi izeneko elkarteak ere parte hartuko du festibalean. Euskal Herrian bizi dira azkeneko hauek, baina beren sorterriko dantzak egiten dituzte, Bolibiakoak. Eta noski, Alkartasuna euskal dantza taldea ere presente egongo da.
Dokumentuaren akzioak