Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztedi eta Guijueloko El Torreon taldeak Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Gaztedi eta Guijueloko El Torreon taldeak Bilbon

Bilboko Gaztedi dantza taldeak "Larunbatetan dantzan" lemapean, Euskal Herriko dantzez osaturiko emanaldia eskainiko du Arriaga plazan. Ekitaldi hau, Bilboko Udaletxeko Kultur sailaren, "Dantza Plazetan" ekimenaren barruan kokatzen da. 

Gaztedi, Bilboko dantza talderik zaharrena da,eta azken urteetan, beste hainbat herrialdetako dantza taldeekin batera aritu da dantzatzen. Horrela, beste toki batzutako kulturaren berri izateko asmoz, Katalunia, Errioxa, Balear irlak, Errusia eta pasa den urtean Galiziako talde batekin aritu dira elkarlanean.  

Oraingo honetan, Guijueloko (Salamanka) El Torreon taldea izango da Gaztedirekin batera dantzan arituko dena. Izan ere, pasa den urtean, Bilboko taldeak Pozueloko Folklore Jaialdian parte hartu zuen elkartruke kultural baten ondorioz. Orain, El Torreon-i dagokio Bilboko Santutxu auzoan ospatzen diren Karmengo jaietan parte hartzea. El Torreonek, Salamankako dantza tradizionalez osaturiko emanaldia eskainiko du. Gainera, bertako instrumentu tradizionalez gozatzeko aukera egongo da, besteak beste, euskal txistuaren oso antzekoa den "gaita charra".

Uztailean Portugalera

Uztaileko azken asteburuan, Gaztedik Portugalgo Baiao herrian ospatuko den Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du Euskal Herriko ordezkari moduan.  

Datorren uztailaren 16an, Karmenak ospatzearekin batera, Gaztedik besteak beste, "Aurresku de Villa" dantzatuko dio Karmengo Ama Birjinari, hau ere "Larunbatetan dantzan" lemapean izango delarik. Gaztedikoek, Karmengo Ama Birjinari egiten zaion aurresku hau tradizional bilakatu nahi dute, abuztuaren 15ean, "Amatxo" Begoñari egiten diotenarekin parekatuz. Garai batean, Gaztedi arduratzen zen Begoñan aurresku hau dantzatzeaz. 

Ekitaldi honekin, Gaztedi dantza taldeak amaiera emango dio "Larunbatetan dantzan" lemapean egindako 2008ko emanaldiei. Hala ere, uztailaren 25ean Etxebarrin eta Bilboko Aste Nagusian ere ikusi ahal izango dira Gaztediren ekitaldi gehiago. Aipatzekoa da baita ere, Gaztedi dantza taldea film baten grabaketan diharduela. Hain zuzen ere, duela urte batzuk Gaztediko dantzaria zen Aitor Mazo eta Patxo Telleriaren "La maquina de pintar nubes" filmean.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.