Dokumentuaren akzioak
Axeri-boda, ortzadarraren azpian dantzan
Axeri-boda
Udaberri nahiz uda beteko egunik distiratsuenetan,
eguzki, euri eta laino txuri lasterkariz osatutako eguraldi aldakorreko
egun horietan, inork irudika ditzakeen ortzadarrik ederrenak sortzen
dira: eguzkia ta euria, erromako zubia dio esaera zahar batek.
Gertaera berezi horrek zerua betetzen duenean, Eurasiako atsotitz zaharren
esanetan azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte. Euri eta iguzki,
azeriaren ezteiak, esaten dugu euskaraz. Kitsuné no yome-iri
esaten dute japonieraz. Misterioz eta arriskuz betetako ezteiak nonbait,
etxeko txikiek begiratu ezin zituztenak, azerien haserrea piztu nahi
ez bazuten. Horregatik, haurrei ezer txarrik gerta ez zekien, esandakoa
ez egiteak ekar zitzakeen ondorio arriskutsuez ohartarazten zituzten.
Aspaldiko metafora honen gainean, Europako kulturek irudimenezko azeri horiei buruzko ikuspegi desberdin eta bereziak proposatu dituzte. Axeri-Boda honetan gai honi buruz izan diren zenbait tradizio jaso ditugu, oraindik ere Gipuzkoako behe lurraldeetan, Beterri inguruan, hein batean mantentzen direnak; han, ibaiak hazita doazenean "azeriek" beren ezteirik alaienak ospatzen dituzten lekuan.
Okasio honetarako, eta Akira Kurosawak Konna yume wo mita, "Ametsak", filmeko lehen ipuinarekin Japonia eta Euskal Herriaren arteko zubi bat eraikitzeko ematen digun aukerak hunkituta, gure aspaldiko Axeri-dantzaren erritual indartsuaren omenaldia eskaini nahi izan diogu. euskal usadiozko jantzi eta dantzez bereziki atonduta.
Hemendik pixka batera, hau amaitzen denean, ikusleak berretsi ahal izango ditu, modu batera edo bestera, hemen laburki adierazitako iragarpenak. Bitartean, bihoaz nire eskerrik beroenak gogo biziz eta bete betean Axeri-boda berri hau argiz eta kolorez janzten lagundu diguten guztiei.
Juan A. Urbeltz
"AXERI BODA"
Juan A. Urbeltzen ideia
bat da
- Zuzendaria, koreografia eta jantzien diseinua: Juan A. Urbeltz
- Musika zuzendaritza: Marian Arregi
- Musika moldaketa: Maria Arregi eta Mikel Urbeltz
- Dantza maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea
- Dantza maisu laguntzaileak: Jokin Otamendi, Garikoitz Otamendi
- Jantziak: Amaia Bueno, Itziar Otamendi, Irulea-Claude Iruretagoyena
- Argiztatzea: Eragin
- Soinuztatzea: Tx
- Atrezzoa: Javier Garate-Txilipurdi, Joseba Laburu
- Kartel diseinua: Maider Urbeltz
- Kondatzailea: Jose Manuel Goikoetxea
- Euskara itzultzailea: Lide Arana
- Musikariak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz, Arantzatzu Mugika, Ixiar Etxegia, Maider Urbeltz, Imanol Urkizu, Oihana Irastortza
- Gaiteroak: Ezpelur
- Dantzariak: Itziar Otamendi, Monika Bañales, Jaione Olasagasti,
Eguzkiñe Irazabalbeitia, Onintze Azpeitia, Ainhoa Lendinez, Irati Kortabitarte,
Irune Orueta, Amaia Visus, Bea Martinez, Leire Leza, Edurne Irigoien,
Amaia Irigoien, Oihane Perkaz, Oskia Garzia, Maitane Monente, Maitane
Algarra, Ainara Ranera, Oihane Llorente, Olaia Gabirondo, Cristina Conde, Mikel Legorburu, Jokin
Otamendi, Garikoitz Otamendi, Unai Urbizu, Jon Iruretagoyena, Egoitz
Irazabalbeitia, Joseba Astarbe, Josu Garate, Aiert Ibarbia, Aritz Ibañez,
Mikel Larunbe, Eder Garcia, Xabier Adrian, Unai Lizarralde, Jokin Salegi,
Enrike Izagirre, Luken Aramburu, Ander Fernandez, Akier Perkaz, Joseba
Lorenzo, Igor Campos,
- Dantza taldeak:
Argia, Duguna, Haritz, Kezka.
Egitaraua
- Axerien eztei-dantza
- Axeri-dantza
- Axerien Branlea, Bourréea eta Kontra-dantzak
- Hiru xito
- Makil-dantzak
- Mairuen gezi-dantza
- Axeri beltzen brokelak
- Axeri joko
- Axeri gorrien habanera
- Axeri gorrien azken borrokaldia
- Uumaku Kamadee (Takashi Hirayasu&Bob Brozman)
- Urso zuria
Axeri-boda
Arriaga Antzokia2008ko otsailaren 24an, 20:00etan
Dokumentuaren akzioak