Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Santa Krutz ezpata-dantza

Santa Krutz ezpata-dantza

Noiz: 2024/05/03 10:00
Non: Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:00 Dultzaineroekin diana 
  • 11:00 Ezpata-dantza
  • 11:30 Meza santua Santa Krutz elizan 
  • 12:30 Ezpata-dantza eta brokel dantzak

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta soka-dantza

Ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz: 2024/05/03 10:30
Non: Legazpi

Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik.

09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.

10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 

10:45ean Meza Nagusia ospatuko da.

12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik.

 

Gehiago irakurri

Les Grands Ballets Canadiens: 7. sinfonia / Cantata

Les Grands Ballets Canadiens: 7. sinfonia / Cantata

Noiz: 2024/05/03 19:30
Non: Bilbo, Arriaga Antzokia

Les Grands Ballets Canadiens sorkuntza- eta produkzio-konpainia bat da, dantzaren forma guztiak lantzen dituena, ballet klasikoaren diziplinan oinarrituta. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikoaren pean, balletaren klasiko handiak taularatzen ari dira Kanadako eta nazioarteko berrogeita hamar bat dantzari, bai eta puntako artista garaikide berrien sorkuntzak ere. Bere produkzio bikainekin, konpainiak aurkikuntzak eta emozioak eragin nahi ditu, eta irudimena suspertu, dantzaren pasioa transmititu eta inpaktu iraunkorra sortu.

Uwe Scholz zendutako koreografoaren 7. sinfoniaren bidez, dantzariak harreman sinbiotiko batean sartzen dira Beethovenen musika itzelarekin. Obra hau leitmotiv bat da, trebetasun atletikoa eta dantzaren geometria bateratuta.

Mauro Bigonzettiren Cantatak Mediterraneoaren edertasun basatia gogorarazi eta Hegoaldeko koloreak zabaltzen ditu, erraietatik datozkion keinu sutsuen bidez. Senez eta bizitzaz beteta, gizonen eta emakumeen arteko harremanaren alderdi anitzak aztertzen ditu dantzak: sedukzioa, pasioa, borrokak, jeloskortasuna... XVIII. eta XIX. mendeetako Italiako musika-tradizioan inspiratuta dago Cantata; sehaska-kantetan, Salentoko pizzichietan, Napoliko serenatetan... Lau abeslarien ahotsek eta musikak hamar dantzari-bikoteak gidatzen dituzte, Italia hegoaldeko jai-giroan.

Taldea

7. sinfonia
Musika: Ludwig van Beethoven – 7. sinfonia la maiorrean, 92. op. (1813).
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Uwe Scholz (1958–2004).
Koreografiaren egokitzapena: Ivan Cavallari.

Cantata
Koreografia: Mauro Bigonzetti.
Musika (jatorrizkoa eta tradizionala).
Ahotsa, marko-danborra: Lorella Monti.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Pagliara.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Alessandra Prestia.
Ahotsa, akordeoi diatoniko botoiduna: Cristina Vetrone.

Les Grands Balletsek Canada Council for the Arts eta Conseil des arts et des lettres du Quebec erakundeen babesa du, babesle publiko gisa.

Gehiago irakurri

Riart Company: El valor de lo invisible

Riart Company: El valor de lo invisible

Noiz: 2024/05/03 20:00
Non: Azkoien, Kultur Etxea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekin duen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz eta autodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzen da.

Gehiago irakurri

La Veronal: Sonoma

La Veronal: Sonoma

Noiz: 2024/05/03 20:00
Non: Iruñea, Gaiarre Antzokia

Sonoma existitzen ez den hitza da. Hala ere bi hitzez osatuta dago: grekoaren soma (gorputza) eta latinaren sonum             (soinua): gorputzaren soinua edo soinuaren gorputza. Izan zitekeen, Marcos Morauk azaltzen duen bezala, erortzen den gorputzaren soinua. Buñuelengan inspiratuta, Morauk berreskuratu egiten du bizirik izatearen garrasia, Calandako danbor-hotsen taupadaren antzera.

Mugako egoera batean aurkitzen denean eta bizirauteko garrasi egiten duen gizakia bezala, Sonoma jatorrira, gorputzera itzultzeko beharretik abiatzen da. Giza-arima itzuli da, aintzinako kultura eta erritoak gogorarazten dituzten mugimendu eta estetika hipnotikoekin. Marcos Morau (Premio Nacional de Danza 2013) La Veronaleko zuzendari eta koreografoa izateazgain, eszena-, jantzi- eta argiteri-diseinatzailea da.Munduan zehar ibili da bere lanak aurkezteko: Veneziako arte-biurtekoan, Pariseko Théâtre nationalde Chaillot bezalako antzokietan, eta Avignonekoa bezalako festibaletan.

  • Artistak: Lorena Nogal, Marina Rodríguez, Sau-Ching Wong, Ariadna Montfort, Núria Navarra, Àngela Boix, Laia Duran, Anna Hierro, Alba Barral
  • Konpainia: La Veronal
  • Egilea: Marcos Morau
  • Testua: El Conde de Torrefiel, La Tristura, Carmina S. Belda
  • Eszenografia: Bernat Jansà, DavidPascual
  • Jantzien diseinua: Silvia Delagneau

Gehiago irakurri

Elirale: Fuga!

Elirale: Fuga!

Noiz: 2024/05/03 20:00
Non: Donibane Lohizune

FUGA! musika, eszenografia eta argiak ondoz ondoko geruzatan gehitzen direne¬ko pieza koreografikoa da, hiru urteko ikerketa artistikoaren bururapena.
Haren abiapuntua izan zen gorputzen teilakatzea ikusgai jartzea, euskal jauzien sistemari irudimena itzultzeko asmoz. Nola barneratzen da gorputz bat beste batean sistema hori lekualdatuz? Eta, ordainetan, nola berresten dira denbora, erritmoak, jada bizitakoaren bulkada, garaikidea nolanahi ere, emateko?
Aztoragarria: denbora abiadan iragan eta nahasi egiten da Fuga! ikuskizunean, azala lasaitu, eta gorputzak aurrez aurre jarri eta elkar adoretzen dute etengabe aldatzen ari den unibertso batean. Hiru gorputzek, gero mendeko bik, zeinak berriz hiru bilakatzen di¬ren, puntuazio-denbora komunak osatzen dituzte, «uhin» sentsazioa
areagotzeko asmoz.

  • Koreografa: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Cyril Geeroms, Oihan Indart, Yutaka Takei
  • Musika sorkuntza eta zuzeneko interpretazioa: Romain Baudoin
  • Jantziak: Dorothée Laurent
  • Teknikari Zuzendaria: Aitz Amilibia
  • Soinu Teknikaria: Benjamin Rouyer
  • Eszenografia: Thomas Tillous (Diseinua) eta Frédéric Vadé (Eraikuntza)
  • Argiak: Javi Ulla
  • Produkzio administrazioa: Guilhem Boudières
  • Ekoizpen arduraduna: Christian Aldaco

Gehiago irakurri

Lasala: Shine

Lasala: Shine

Noiz: 2024/05/03 20:00
Non: Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

  • Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da

Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?

Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.

Erritu etsia, galdutako fedearen bila.

Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?

Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.

Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.

Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Dramaturgia: Fernando Epelde.
  • Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
  • Ahotsa eta testua: Puy Barral.
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
  • Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
  • Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
  • Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
  • Ekoizpena: Marina Camacho.
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
  • Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.

Gehiago irakurri

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Noiz: 2024/05/04 17:00
Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia

Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.

Gehiago irakurri

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Noiz: 2024/05/04 18:00 ${linebreak} 2024/05/11 23:55
Non: Hernani

Gehiago irakurri

Les Grands Ballets Canadiens: 7. sinfonia / Cantata

Les Grands Ballets Canadiens: 7. sinfonia / Cantata

Noiz: 2024/05/04 19:00
Non: Bilbo, Arriaga Antzokia

Les Grands Ballets Canadiens sorkuntza- eta produkzio-konpainia bat da, dantzaren forma guztiak lantzen dituena, ballet klasikoaren diziplinan oinarrituta. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikoaren pean, balletaren klasiko handiak taularatzen ari dira Kanadako eta nazioarteko berrogeita hamar bat dantzari, bai eta puntako artista garaikide berrien sorkuntzak ere. Bere produkzio bikainekin, konpainiak aurkikuntzak eta emozioak eragin nahi ditu, eta irudimena suspertu, dantzaren pasioa transmititu eta inpaktu iraunkorra sortu.

Uwe Scholz zendutako koreografoaren 7. sinfoniaren bidez, dantzariak harreman sinbiotiko batean sartzen dira Beethovenen musika itzelarekin. Obra hau leitmotiv bat da, trebetasun atletikoa eta dantzaren geometria bateratuta.

Mauro Bigonzettiren Cantatak Mediterraneoaren edertasun basatia gogorarazi eta Hegoaldeko koloreak zabaltzen ditu, erraietatik datozkion keinu sutsuen bidez. Senez eta bizitzaz beteta, gizonen eta emakumeen arteko harremanaren alderdi anitzak aztertzen ditu dantzak: sedukzioa, pasioa, borrokak, jeloskortasuna... XVIII. eta XIX. mendeetako Italiako musika-tradizioan inspiratuta dago Cantata; sehaska-kantetan, Salentoko pizzichietan, Napoliko serenatetan... Lau abeslarien ahotsek eta musikak hamar dantzari-bikoteak gidatzen dituzte, Italia hegoaldeko jai-giroan.

Taldea

7. sinfonia
Musika: Ludwig van Beethoven – 7. sinfonia la maiorrean, 92. op. (1813).
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Uwe Scholz (1958–2004).
Koreografiaren egokitzapena: Ivan Cavallari.

Cantata
Koreografia: Mauro Bigonzetti.
Musika (jatorrizkoa eta tradizionala).
Ahotsa, marko-danborra: Lorella Monti.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Pagliara.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Alessandra Prestia.
Ahotsa, akordeoi diatoniko botoiduna: Cristina Vetrone.

Les Grands Balletsek Canada Council for the Arts eta Conseil des arts et des lettres du Quebec erakundeen babesa du, babesle publiko gisa.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Uztaila 2024 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031