Dokumentuaren akzioak
Agenda
Santa Krutz ezpata-dantza
Noiz: 2024/05/03 10:00Non: Andoain
Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.
Ezpata-dantza eta soka-dantza
Noiz: 2024/05/03 10:30Non: Legazpi
Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik. 09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia. 10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 10:45ean Meza Nagusia ospatuko da. 12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik.
Les Grands Ballets Canadiens: 7. sinfonia / Cantata
Noiz: 2024/05/03 19:30Non: Bilbo, Arriaga Antzokia
Les Grands Ballets Canadiens sorkuntza- eta produkzio-konpainia bat da, dantzaren forma guztiak lantzen dituena, ballet klasikoaren diziplinan oinarrituta. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikoaren pean, balletaren klasiko handiak taularatzen ari dira Kanadako eta nazioarteko berrogeita hamar bat dantzari, bai eta puntako artista garaikide berrien sorkuntzak ere. Bere produkzio bikainekin, konpainiak aurkikuntzak eta emozioak eragin nahi ditu, eta irudimena suspertu, dantzaren pasioa transmititu eta inpaktu iraunkorra sortu. Uwe Scholz zendutako koreografoaren 7. sinfoniaren bidez, dantzariak harreman sinbiotiko batean sartzen dira Beethovenen musika itzelarekin. Obra hau leitmotiv bat da, trebetasun atletikoa eta dantzaren geometria bateratuta. Mauro Bigonzettiren Cantatak Mediterraneoaren edertasun basatia gogorarazi eta Hegoaldeko koloreak zabaltzen ditu, erraietatik datozkion keinu sutsuen bidez. Senez eta bizitzaz beteta, gizonen eta emakumeen arteko harremanaren alderdi anitzak aztertzen ditu dantzak: sedukzioa, pasioa, borrokak, jeloskortasuna... XVIII. eta XIX. mendeetako Italiako musika-tradizioan inspiratuta dago Cantata; sehaska-kantetan, Salentoko pizzichietan, Napoliko serenatetan... Lau abeslarien ahotsek eta musikak hamar dantzari-bikoteak gidatzen dituzte, Italia hegoaldeko jai-giroan. Taldea 7. sinfonia Les Grands Balletsek Canada Council for the Arts eta Conseil des arts et des lettres du Quebec erakundeen babesa du, babesle publiko gisa.
Musika: Ludwig van Beethoven – 7. sinfonia la maiorrean, 92. op. (1813).
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Uwe Scholz (1958–2004).
Koreografiaren egokitzapena: Ivan Cavallari.
Cantata
Koreografia: Mauro Bigonzetti.
Musika (jatorrizkoa eta tradizionala).
Ahotsa, marko-danborra: Lorella Monti.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Pagliara.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Alessandra Prestia.
Ahotsa, akordeoi diatoniko botoiduna: Cristina Vetrone.
Riart Company: El valor de lo invisible
Noiz: 2024/05/03 20:00Non: Azkoien, Kultur Etxea
* DNA 2024 jaialdiaren barruan. Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekin duen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz eta autodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzen da.
La Veronal: Sonoma
Noiz: 2024/05/03 20:00Non: Iruñea, Gaiarre Antzokia
Mugako egoera batean aurkitzen denean eta bizirauteko garrasi egiten duen gizakia bezala, Sonoma jatorrira, gorputzera itzultzeko beharretik abiatzen da. Giza-arima itzuli da, aintzinako kultura eta erritoak gogorarazten dituzten mugimendu eta estetika hipnotikoekin. Marcos Morau (Premio Nacional de Danza 2013) La Veronaleko zuzendari eta koreografoa izateazgain, eszena-, jantzi- eta argiteri-diseinatzailea da.Munduan zehar ibili da bere lanak aurkezteko: Veneziako arte-biurtekoan, Pariseko Théâtre nationalde Chaillot bezalako antzokietan, eta Avignonekoa bezalako festibaletan.
Elirale: Fuga!
Noiz: 2024/05/03 20:00Non: Donibane Lohizune
FUGA! musika, eszenografia eta argiak ondoz ondoko geruzatan gehitzen direne¬ko pieza koreografikoa da, hiru urteko ikerketa artistikoaren bururapena.
Haren abiapuntua izan zen gorputzen teilakatzea ikusgai jartzea, euskal jauzien sistemari irudimena itzultzeko asmoz. Nola barneratzen da gorputz bat beste batean sistema hori lekualdatuz? Eta, ordainetan, nola berresten dira denbora, erritmoak, jada bizitakoaren bulkada, garaikidea nolanahi ere, emateko?
Aztoragarria: denbora abiadan iragan eta nahasi egiten da Fuga! ikuskizunean, azala lasaitu, eta gorputzak aurrez aurre jarri eta elkar adoretzen dute etengabe aldatzen ari den unibertso batean. Hiru gorputzek, gero mendeko bik, zeinak berriz hiru bilakatzen di¬ren, puntuazio-denbora komunak osatzen dituzte, «uhin» sentsazioa
areagotzeko asmoz.
Lasala: Shine
Noiz: 2024/05/03 20:00Non: Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko? Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu. Erritu etsia, galdutako fedearen bila. Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu? Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra. Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera. Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.
Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta
Noiz: 2024/05/04 17:00Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia
Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.
Les Grands Ballets Canadiens: 7. sinfonia / Cantata
Noiz: 2024/05/04 19:00Non: Bilbo, Arriaga Antzokia