Dokumentuaren akzioak
Agenda
Erakusketa: Dantzaren lubakian
Noiz: 2024/11/05 08:30 ${linebreak} 2024/11/28 23:55Non: Donostia, Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Kresala konpainiaren «Dantzaren lubakian» argazki erakusketa. Azaroaren 5etik 28ra, astelehenetik ostiralera, 08:30-20:30. Euskal dantzaren argazki-erakusketa bat aurkezten dugu, ikuspegi berriztatua eskaintzen duena, arte bisualen, plastikoen, eszenikoen eta koreografikoen topaketa gisa planteatua. Erakusketa honek dantzaren lengoaiaren ikonografia eta poetika Erakusketa honetan bildutako lanak emozioa eta arrazoia konektatzea du xede, pultsio animiko bilaka litezkeen ikonoen bidez, argazkilaritzaren konplizitatea bidelagun bakar dutela. Gauaren aurreko babesleku bitxi, non dantzak ondo pentsatutako isiltasuna sortzen baitu.
gerturatzen ditu, eta barnera begiratzen duen autosabotaje iragankor bihurtzen. Metafora mestizoak, zatikatuak eta osatu gabeak, Roland Barthes semiologoak argazkiaren natura aztoragarriari buruz idatzitakora hurbiltzen direnak: «Unea
iritsitakoan, senak jakin behar du jakintza akabatzen».
Hiruak Dantzan: Dantza tailerra eta dantzaldia
Noiz: 2024/11/10 10:00Non: Mugerre
10:00etan dantza tailerra eta 11:00etan Xirolarru taldearekin dantzaldia. "Hiruak Dantzan" zikloa Leinua taldeak eta Mugerre, Hiriburu eta Milafrangako herriek osatu dute. Dantza atelierrak, euskal dantzaldiak, euskal-landes ikusgarria, ohiko dantzaldiak, deneri idekiak eta dohainik diren hitzordu anitzak urtean zehar.
Muxikoak
Noiz: 2024/11/10 12:00Non: Errenteria, Herriko Plaza
Igande honetan, azaroak 10, izango da Muxikoen hileroko hitzordua, Beti Prest elkarteak antolatuta. Hileko bigarren igandeetan bezala eguerdiko 12:00etan Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu) elkartuko dira ohiko koreografiez gozatzeko.
Cristina Gómez: Anhel
Noiz: 2024/11/10 19:00Non: Bilbo, La Fundicion
Anhel animalien esentzian, gorputzen gordintasunean eta desiraren edertasun basatian barneratzen da. Pasarte magiko eta baconiarra, eta aldi berean samurtasun eta maitasun ariketa delikatua. Gorputzaren inguruan eta honek fisikotasun harrigarriak eta surrealistak eta irudi kezkagarriak hartzeko, mantentzeko, bizitzeko eta sortzeko duen gaitasunaren inguruan.
Harri Xuri Dantzan Festibala 2024
Noiz: 2024/11/15 10:40Non: Luhuso
Azaroaren 15tik 17ra, Luhuson ospatuko den Harri Xuri Dantzanen udazkeneko edizio hontan, 3 eguneko egitaraua, 4 ikusgarri eta beste hainbat ekintza izango dira.
Azaroaren 15an, ostirala, Bilakaren Ilauna ikusgarria emango dio hasiera festibalari. Azaroaren 16an, larunbata, Maska’roa ikusgarria izango da bertan Berritzaren eskutik. Eta bukatzeko, 17an, igandean, Lekorneko dantzariak eta Ezpela taldearen Amalur ikusgarriko zenbait dantza izango dira ikusgai.
Bilaka: Ilauna
Noiz: 2024/11/15 20:00Non: Luhuso, Harri Xuri gela
*Harri Xuri Dantzan 2024 festibalaren barruan. Sarrerak: Harri Xuri Dantzan 2024 Ilauna natura iragankorra gauza guztietan berraztertzeko gonbita da. iLaUNAk, Euskal Herrian hildakoak ospatzen dituen gau beltzen tradizio luzeari buruz galdetzean, ohikoa dena iraultzeko, iraunkorra dena galdetzeko eta Lurraren lokartzea eta isiltasuna errezibitzeko bokazioa du. Musikak eta dantzak gorputza egiten dute, mozkorrak inauterietako trantze batean urtzen dira, generoak isildu egiten dira, sorginkeria lurrean ainguratzen da, gorputzak lurrari ematen zaizkio eta gauari eskaintzen zaizkio…
Txingili’K: Maxka’roa
Noiz: 2024/11/16 20:00Non: Luhuso, Harri Xuri gela
*Harri Xuri Dantzan 2024 festibalaren barruan. Sarrerak: Harri Xuri Dantzan 2024 Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza. Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko. Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna
Lekorneko dantzariak + Amalur dantzak
Noiz: 2024/11/17 17:00Non: Luhuso, Harri Xuri gela
*Harri Xuri Dantzan 2024 festibalaren barruan. Sarrerak: Harri Xuri Dantzan 2024 Lekorneko dantzariak eta "Amalur" ikusgarriko dantzak (Ezpela taldearen sorkuntza).
Harrobi: Geure(r)a
Noiz: 2024/11/29 20:00Non: Abadiño, Matienako frontoia
OSTERA 2024 Kultur Festibalaren barruan.
Dokumentuaren akzioak