Oiartzungo Dantzari Eguna 2025

2025/03/24
Oiartzungo Dantzari Eguna 2025

Apirilaren 12an, Oiartzunen ospatuko dugu 2025ko Oiartzungo Dantzari Eguna! 

Goizean zehar Euskal Herriko eta Kataluniako dantza taldeak Oiartzungo kaleetatik zehar ibiliko dira dantzatzen, eta 13:00tan denak Don Eztebe plazan elkartuko gara ekitaldi nagusirako. 

Bazkalostean, dantzaldia egongo da plazan; afaldu ondoren, Gabezin taldeak kontzertu bat ere eskainiko du. 

Animatu, eta dantzatu dezagun elkarrekin! 

Hona hemen eguneko egitaraua zehaztasun handiagoarekin: 

  • 11:00etan, dantza-taldeak, Oiartzungo kaleetatik barrena ibiliko dira. 
  • 13:00etan, Don Eztebe plazan, ekitaldi nagusia. 
  • 18:30ean, dantzaldia egongo da Tiriki Trauki Fanfarrearekin. 
  • 22:00etan, Gabezinek kontzertua eskainiko du Don Eztebe plazan. 

 

Antolatzaileak: Olarri dantza taldea

Laguntzaileak: Oiartzungo Gure Esku dago eta Oiartzungo Udala.