Taldearen liburua aurkeztu du Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak

2016/03/23
Taldearen liburua aurkeztu du Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak

2014. urtean ospatu genuen 50. urteurrena. Zifra borobilari zegokion garrantzia emateko, urtean zehar ekintza ugari egin genituen. Hala nola, maiatzeko emanaldi berezia partaide ohiekin, edota uztailean ospatu genuen nazioarteko folklore jaialdia. Ekintza horien artean, polita iruditu zitzaigun 50 urte hauetan zehar taldean egon den jendearekin bildu eta informazio hori partekatzea. Hortik atera zen larunbatean aurkeztu genuen liburua.

Partaide ohien bazkaria ospatu genuen, hain justu, martxoaren 19an, larunbata, Pasai Antxoko azokan. Eta une hori aprobetxatuz, taldearen partaide izan direnen aurrean aurkeztu zuten liburua, "haiek direlako ere liburuko protagonistak". 40 bat lagun elkartu ziren Kultur etxean egin genuen aurkezpenean. Bertan liburuaren parte batzuk irakurri, eta Koldo Izagirrek “dantzaren” inguruko olerki batzuk errezitatu zituen sarrera gisa.

Gogoratzeko eta ikasteko

Liburuak Alkartasunaren historia kontatuko du, baina bada euskal dantzaren entziklopedia bat ere. Liburuak balioko du bizipenak gogoratzeko, baina baita dantzaz ikasteko ere. Liburuaren prozesua luzea izan da eta modu batean edo bestean prozesuan parte hartu duten guztiei eskertu nahi die dantza taldeak.

Aste batzuen bueltan jarriko dituzte salgai liburuak.