Neguari ongietorria dantzan
Negua gerturatzen ari da eta laster udazkenari agur esango diogu. Hori horrela, guk ere eman nahi diogu ongietorria neguari, eta gustatzen zaigun moduan eta urteroko ohiturari jarraituz egin nahi dugu: DANTZAN!
Abenduaren 20an neguko solstizioa ospatzeko 19:00etan Gure Zumardian soka dantza egingo dugu azken urteetan egin dugun moduan. Herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera eta horregatik entsegu egun irekiak ere jarri ditugu nahi duenak dantza ikas dezan. Entsaio hauek abenduaren 14 eta 16an 20:30etik 21:00etara izango dira azokan bertan.
Besterik gabe, azokan ikusiko dugu elkar, edota egunean bertan plazan.
Animatu neguari ongietorri beroa ematera!
