Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Lantzeko inauteria ospatuko dute Pasai Antxon

Dokumentuaren akzioak

Lantzeko inauteria ospatuko dute Pasai Antxon

Lantzeko inauteria ospatuko dute Pasai Antxon

Herritarrak txatxoz janztera deitu dituzte

Gertu dira inauteriak Euskal Herriko txoko askotan,eta Pasai Antxon ere ohitura zaharrei begira jarri dira Alkartasuna Euskal Dantza taldeko kideak. Otsailaren 5ean Antxo Lantzeko inauterian murgilduko dute. Ziripot, Miel Otxin lapurra, zaldikoa, arotzak eta txatxoak protagonista bihurtuko dira ostiral arratsaldez. 18:00etan jarri dute azokan elkartzeko zita.

Parte hartzeko deia luzatu diete herritar guztiei, haur, gazte zein helduei. Etxeko trapu zaharrekin eta txapela koloretsuarekin txatxoz janztera animatu nahi dituzte herritarrak. Ziripotekin batera herriari buelta emango diote, Miel Otxin harrapatzen saiatzen diren bitartean. Zumardian amaituko dute festa, zortzikoa dantzatuz.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak erakusten ditugun taldea gara, Pasai Antxokoa.
1964.urtean jantzi genituen alpargatak ez ditugu oraindik erantzi, Zazpi probintzietako dantzak ezagututa, oraindik badugu energiarik plazetan alpargatak urratzen jarraitzeko. 2014an berrogeita hamar urte beteko ditugula jakinik gainera...