Dokumentuaren akzioak
Lantzeko inauteria ekarriko dute Pasai Antxora
Alkartasuna Pasai Antxoko euskal dantza taldeak 50 urte betetzen ditu aurten. Hilero herriarekin harremanetan jarri eta ekintza bat egitea dute helburu eta oraingoan inauterietan murgilduko direla adierazi dute. Antxo Lantzeko inauterian murgilduko dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Antxotarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte, txatxoz jantzi eta Ziripotekin batera herriari buelta ematera. Miel Otxin harrapatzen saiatuko dira eta ondoren zortzikoa dantzatuko dute Zumardian.
Guzti hau 18:00tan hasiko da herriko azokatik. Ekintza Zumardian amaitutzen bada ere, ospakizuna eta festak jarraituko duela ziurtatu dute dantzariek. Hala bada, bertara hurbiltzea animatu nahi dute jende oro.
Hurrena martxoa
Martxoa izanik hirugarren hila, hirugarren ekintza "potoloa" egingo dutela aipatu dute. Izan ere, urtero egiten duten partaide ohien bazkariak izango du bertan lekua. Oraingoan, ordea, 200 pertsona inguruko bazkaria izatea espero dute. Eta festa ere, bazkalosteko kafea baino urrunago iritsiko dela ziurtatu dute. Beranduago kontatuko dute sekretua.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Alkartasuna Euskal Dantza Taldea
Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak erakusten ditugun taldea gara, Pasai Antxokoa.
1964.urtean jantzi genituen alpargatak ez ditugu oraindik erantzi, Zazpi probintzietako dantzak ezagututa, oraindik badugu energiarik plazetan alpargatak urratzen jarraitzeko. 2014an berrogeita hamar urte beteko ditugula jakinik gainera...