Dokumentuaren akzioak
VALSAS MANDADAS IKASTAROA
Serxio Cobos musikari, dantza-maisu eta dantza biltzaile galiziarra Portugaleko Alentejon bizi da azken urteotan. Bertako folkorea eta dantzak ikertu eta jotzeko aukera izan du.
Herrixa dantzan aurreko egunean parte hartuko du bere taldearekin, dantzaldia berezia eginik, eta bere bisita aprobetxatuta, igande goizean valsas mandadas delakoak erakustea eskatu diogu.
Valsas mandadas delakoak Alentejoko Grandola eskualdean gorde diren dantza bitxiak dira. Bikoteka korruan jarrita eta bals doinu baten gainean, gidari batek agintzen ditu urratsak, inprobisatuta. Neurri batean Iparraldeko jauziak ekartzen dizkigute gogora, itxura beretsuko sistemak baitira.
Jauziei esker gertuko egingo zazikigun dantza bitxi hauek ezagutu eta probatzeko aukera, beraz.
- NOIZ: azaroak 11, igandea.
- NON: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian
- ORDUTEGIA: 11.00 - 13.00
- PREZIOA: 10,00 euro
- IZENA EMATEA: herrixadantzan@gmail.com
OHARRA: eman izena ostiralerako asko jota. Taldea osatzen bada, tailerra egingo dugu. Bestela ez. Ordainketa bertan egingo da eskura.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...