Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Tradegin, tradiziozko dantza garaikidea EHUren udako ikastaroetan

Dokumentuaren akzioak

Tradegin, tradiziozko dantza garaikidea EHUren udako ikastaroetan

2015/06/10 10:50

Dantzan egiteko eta irakasteko gune eta bide berrien bila gabiltza eten gabe eta UPV/EHU eta Kulturbasque bidaide ditugu ahalegin horretan. Oraingoan, UPV/EHUko uda ikastaroen barne, elkarrekin antolatu dugu Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. Aikotarrok argi dugu bizirik gaudela, eta gure musika eta dantzak gurekin bizirik dirautela eta egunetik egunera garaikide egiten ditugula. 

Ekaineko azken asteburuan Areatzan elkartzeko asmoa dugu dantzatzeko, dantzan eta dantzaz gozatzeko, eta horrela ekinez ikasteko. Ikastaroa irekita dago dantzan egin nahi duen edonorentzat. Dantzako profesionalek nahiz dantzazaleek parte har dezakete, baita dantza tradizionalaren egungo ikuspegia izan eta dantza irakatsi-ikasteko AIKO Metodoa gertu-gertutik ezagutu nahi dutenek ere (dantza-maisuak, dantzazaleak, irakasleak, monitoreak, dantzariak…).

Eta bertoko giroa bete betean barneratzeko Hotel Balneario Areatzan eskeintza berezi bat egiten digute: ostiraletik igandera jatorduak eta loa, gela bikoitzetan, 93 euroren truke. Hoteleko izen ematea hotelean bertan bakoitzak kudeatu beharko du, ekainaren 26tik 28ra UPV/EHUko uda ikastaroetako eskaintza berezia eskatuz.

Egitaraua:

Ekainak 26 ostirala
  • 17:00 Korrotik pikutara: Oier Araolaza eta Gari Otamendik dantzaren historiari begirada interesgarri  bat proposatzen digute, musika eta dantza eginez, tailer-ikastaro-hitzaldi praktiko honen bidez.
  • 19:00 Erromeri dantzaldia (I): Dantzaldia Aiko taldearekin. Hitza eman digute erromeri ezberdin bi egin behar dituztela ostiralean eta larunbatean… Ia zer prestatzen diguten!

Ekainak 27 larunbata

  • 10:00 Gipuzkoako dantzak: Josu Garate dantza maisu eta dantzari finak hainbat urtetan eta hainbat dantza maisuengandik ikasi dituen esperientziak konpartitzeko asmoarekin datorkigu Areatzara.
  • 12:00 Joteagaz olgetan: Egokia da Patxi Labordarekin egin behar dugun ekitaldi honen izena; norbait  jotarekin jolasteko gai bada, gure Patxi da eta!
  • 17:00 Kontradantzak: Claude Iruretagoyenak ikerketa lan handia egin du dantzen inguruan, baina ez bakarrik dantza jauzi edo mutxikoekin, kontradantza edo kadrileetan ere aditua da, eta maisu aparta.
  • 19:00 Erromeri dantzaldia (II): Aikotarren bigarren dantzaldia. Esandakoa, ia zer egiten duten... 

Ekainak 28

  • 10:00 Sormena jotan erritmoa baliatuz: Sabin Bikandik, musikaria denez, erritmo ezberdinak erabiliz puntu berdin edo antzekoei etekina ateratzen irakatsiko digu.
  • 12:00 Master class: Kepa Artetxe: Kepa Artetxerekin jotan dantzatzea esperientzia bat da beti. Aprobetxatu dezagun!    

Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin.

  • Noiz: ekainak 26-27-28
  • Non: Areatza (Bizkaia)
  • Nori zuzendua: Dantzari, dantza maisu, dantzazale, musikari, ikertzaile eta dantzan interesa duen orori zuzendua.
  • Izen ematea: Ikastaroan izen ematea, 40€: maiatzaren 4tik aurrera. PDF formatoan duzun izen emate orria betez eta igorriz, azaltzen den moduan eta dagokion diru sarrera eginez.

Informazioa eta izen ematea: Aiko Taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...