Dokumentuaren akzioak
Thierry Biscary K@ntari Euskaltzaindian
K@ntari, kantu tailerrak Euskaltzaindian Aiko taldearen eskutik
Kantua, perkusioak (txalaparta, pandereta, danborrak)
Anhauztar (Baxe Nafarroa) honek talde ainitzetan kantatu du : Bost gehio, Bolbora, Hegalka, Triki traka, Kokin. Azken honekin, dantza kantatuak landu ditu eta funtsezko lan batean sartu da ahotsa eta perkusioen teknikak jorratuz. 2002an Euskal Herriko eskoletan hasten da musika ikastaldiak emaiten Kristof Hiriart eta Lagunarte konpainiaren zuzendaritzapean. Lan horri esker ohartzen da transmizioaren garrantziaz. Besteek ikasi diotena hasten da beraz erakasten : kantua, txalaparta, edo joaldunen teknikak. Orduz geroz, musika proiektuetan parte hartzen duelarik, mami artistikoari eta funtsezko zentzuari kasu berezi bat emaiten dizkio. 2006an, Katia eta Marielle Labèque pianista ospetsuak ezagutu zituen eta haien Ravel-en Boleroa proiektua lantzen hasi zen. Ondoren, bere gazamak bultzaturik, Kalakan taldea 2009an sortu zuen. Hirukote honekin, 7 urtez, musikari ezberdinekin lan egiten zuen : munduko musika arloko musikariekin (Oreka Tx, Artus, Dobet Gnahore), musika klasikokoak (Freddy Eichelberger, Lachrimae Consort, Yves Rechsteiner eta Alpbarock, Montpellier-ko Orkestra Nazionala, Gabriel Erkoreka, Espainiako Orkestra Nazionala eta Juanjo Mena) edo pop musikako artistekin (Madonna) besteak beste.
Unibertso ezberdin bezain aberasgarri horietan lan eginez, beti oinarrizko abiapundurat itzultzen da : musika herrikoia eta bereziki ahots hutsezko kantua, soila edo polifonikoa. 2017an, erdi arotik gauregunerat egin den euskal konpositore herrikoi eta klasikoen errepertorioa ikertzen hasten da. Hegiak taldea osatzen du Oreka TX txalapartariekin, Ander Zulaika perkusionistarekin eta Eñaut Elorrieta kantariarekin. Talde horrekin Labeque ahizpen Amoria izeneko disko eta proiektuan parte hartzen du. Aldi berean, kantu tailerrak eskeintzen ditu Donostiko Lugaritz kultur etxean eta Kalapita produkzioak bere ekoizpen enpresarekin zerbitzu ezberdinak garatzen. 2018an proiektu berria abiatu du MANEZ ezizena harturik. Manez eta Kobreak diska plazaratu du Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan.
Azaroaren 9an, 19:00tan Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren aretoan berarekin tarte eder bat partekatzeko aukera dugu emango duen tailerrean: Euskal kantu herrikoiak nun, nori eta nola kantatzen dituen, zertarako abesten duen... Hausnarketa konpartitu bat zabaldu eta proposatzera dator Bilbora.
Izena emateko
15€ aretoaren sarreran ordaintzeko (10€ AIKO Taldearen Tradiziozko kantu ikastaroko eta Dantzaldi Ibiltariko ikasleak) + Zuen izen abizenak, telefono mugikor zenbakia eta "Thierry k@ntari" jarriz mezu bat agindu aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora, edo SMS edo Whatsapp bidez 634 423 539 telefonora.
+info: http://www.aikotaldea.eus/berriak_detalle.php?idioma=eu&id_not=148
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...