Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Mutil-dantzak, Aiko Taldearen CD berria

Dokumentuaren akzioak

Mutil-dantzak, Aiko Taldearen CD berria

2018/06/12 00:40

Mutil-dantzak dantzatzeko erronka.

Dantzak ez dira betikoak eta ez dira beti berdin dantzatzen, bizirik daude. Norbaitek sortzen ditu eta denborarekin aldatu egiten dira, dantzatzen dituen gizartea aldatzen den legez.

Mutil-dantzak, denborarekin egokituz joan diren dantzen adibide paradigmatikoa ditugu. Heldutasunerako bidean, Baztango gazte ezkongabeentzat transizio erritual izan ziren aspaldi batean. Duela 100 bat urte, Eusko Ikaskuntzaren kongresurako bateratu eta estandarizatu ziren Baztan eta baztandarren identitate ikur bilakatuz, eta mutil-dantzak dantzatzeko erronkari erantzuteko gai ziren guztiek dantzatzeari ekin zioten. Maurizio Elizalde bezalako txistularien eskutik, guregana heldu dira gure folklorearen azkenetariko erronka koreografikoa bilakatuz.

Ziztu bizian doakigun mundu honetan, mutil-dantzak benetako erronka dira gaur egun. Ez dira dantza "ikusgarriak", ez dute behar aparteko gaitasun fisikorik, baina mutil-dantzek eskatzen duten zailtasuna konzentrazioan datza. Norbaitek mutil-dantzak ezagutzen baditu ondo daki hau: doinuak buruan izan behar dira eta dagozkien urratsak barneratu, musika jarraitu, melodia adi-adi aditu beste edozer baztertuz eta banakako erronka hori inguruko dantza taldeko kideekin partekatu.

AIKO Taldeak jantzi berri bat josi du baztango ttunttuneroak aspalditik, beraien txistu eta danborrekin jotzen dituzten  doinu horientzat, AIKO Taldearen soinu eta koloreetara egokituz, melodia hutsa zena akorde eta polifoniaz emanez, txistu-danborra beste tresnekin lagundurik. Hori bai, helburu bera: tradizioz jaso ditugun mutil-dantzak egiten dituzten dantzariak laguntzea.

Erronka CD moduan plazaratu da. Doinuak dantzarien zain daude, ikasi eta dantzatzeko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...