Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Mutildantza dantzategiak Bilbon eta Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Mutildantza dantzategiak Bilbon eta Errenterian

2018/06/06 15:45

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, inguruetako dantza maisu onenekin ikasteko aukera izan dugu. Dakigun guztia konpartitzen saiatu gara, beraz, esan daiteke, gurekin dantza bidaide zaretenok, jakin beharreko "guztia" jaso duzuela jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Zerbait berri ikasteko, jaso duguna barneratzeko edo "dakiguna ikasteko" aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK antolatzen ditugu noizbehinka, eta orain aukera ederra dugu MUTILDANTZAK CDaren aurkezpena dantzan eginez ospatu nahi dugulako. Hainbat tokitan egingo dugu MUTILDANTZAK DANTZATEGIA. Hasteko hona hemen hasmentako lehen hiru aukerak:

 

DURANGO

Durangoko Mutildantza Dantzategia irailean egingo da erabakitzeko dagoen egun batean.

 

ERRENTERIA

-Ekainak 21, osteguna. 18:00-21:00. Niessen Kulturgunean.

Izena emateko, izen abizenak eta telefonoa igorri honako helbidera:

dantza@kukai.eus

Ordainketa, 20€ dantzagelan egunean bertan.

 

BILBO

-Ekainak 21, osteguna. 18:00-21:00. Bilboko Campos Antzokian.

Izena emateko, izen abizenak eta telefonoa igorri honako helbidera:

aiko@aikotaldea.eus

Ordainketa, 20€ dantzagelan egunean bertan.

 

BIDEOA AIKO TALDEA

https://youtu.be/qLqb7I9gnd8

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...