Jotamentala film dokumentalaren estreinaldia

2016/01/28
Jotamentala film dokumentalaren estreinaldia

Aiko Taldeak eta Bideografik Ekoizpenak atsegin handiz gonbidatu nahi zaituzte "Jotamentala" film dokumentalaren estreinaldira otsailak 12an, ostiralez, arratsaldeko 19:30etan Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU (Abandoibarra, 3. Bilbo). Proiekzioaren ostean Bizkaiko txakolina dastatuz hurbildutakoen artean solasalditxo bat izateko aukera izango da.

Filmari usaina hartzen joateko hemen duzue "Jotamentala"ren lehen  irudiak biltzen dituen teaserra: 

Programa:

  • 19:00 Ateen irekiera eta Photocall-a
  • 19:30 Proiekzioaren hasiera
  • 20:30 Txakolin gonbitea

Aforoa mugatua izango dugunez aurrez gonbidapena lortzea beharrezkoa izango da. Gonbidapena eskuratzeko sartu hemen eta klikatu "registrar" jartzen duen lekuan.