Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Jotalariak ikastaro zikloa Aiko Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Jotalariak ikastaro zikloa Aiko Taldearen eskutik

2015/01/15 09:25

Ezin dugu disimulatu… Aiko Taldean jota edo fandangoa maite dugu… eta gure jotazaletasuna gure ingurukoekin partekatzeko ahaleginak egiten ditugu aukera dugunean. Oraingoan, Jotalariak ekimena proposatu nahi dizuegu: tarteka marteka, larunbat arratsalde batean, inguruetako jotalariekin dantzatu, ikasteko eta batez ere, gozatzeko gune bat.

Eta hasteko, Asturiaseko lagunak ekarriko ditugu, Vezos Astures taldeko jotalari maisuak… Aspalditik beraien lana ezagutzen genuen, batez ere tradiziozko dantzak jaso eta transmititzeko ekoiztutako ikus-entzunezko materialen bidez, eta oso pozik gaude Bilbora hurbilduko direlako gurekin dantzatzera.

Jota ikastaroa

  • Noiz: urtarrilaren 24ean, larunbata, 17:00-20:00 (beti bezala, pokomasomenos…)
  • Non: EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen aldamenean).
  • Izena emateko: 20€ sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian: 2095 0233 10 9111124099
  • Plaza mugatuak.
  • Otsailaren 7an Galiziako jotarekin dantzatzeko aukera izango dugu, eta martxoan Salamankako jotalariak etorriko zaizkigu.

 Eta gu denok ere, jotalariak garelako… A la jota matxin!!

bbk+kulturbasque+upv/ehu+aikotaldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...