Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea idantzan Aikorekin

Dokumentuaren akzioak

idantzan Aikorekin

2020/03/19 14:10

Koronabirus honek sortu duen egoera berri honen erdian, eta horren ondorioz, AIKO Taldearen ohizko ekimen guztiak bertan behera gelditu direlarik, gure taldeak, tradiziozko mudika eta dantzaren hedapenean lan egiten duelarik, "idantza aikorekin" ekimena martxan jartzen du, streaming bidez elkarrekin etxetik"dantzan"egiteko proposamen bat. "Dantzan" diogu, kakotx artean, dantza, berez, eta batez ere guretzat, elkarrekin, elkartuz eta elkartzeko egiten dugun zerbait delako, komunikazioa eta harremana, eta oraingoan elkarrekin "dantzan" egiteko gatoz baina bakoitza bere etxetik... Asmo onenarekin martxan jartzen dugun esperimentua da eta gu geuk ere ez dakigu ondo nora garamatzan... Internet bidez dantzarekiko dugun pasioa partekatzeko asmoarekin hasten dugu kontu hau eta ikusiko dugu funzionatzen duen ala ez eta nola... Momentuz 18:00 inguru frogatzeko asmoa dugu (ordu erdiz edo?) eta gero ikusiko dugu...

Zuzenean ikusteko, 18:00 bueltan, Youtubeko bilatzailean "idantza aikorekin" tekleatu edo bestela hemen Sanjose egunerako helbidea:

https://youtu.be/3sK4-Dq6Onc

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...