Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Ibilaldia dantzan ikastaroa Azkue ikastolan AIKOrekin

Dokumentuaren akzioak

Ibilaldia dantzan ikastaroa Azkue ikastolan AIKOrekin

2018/11/01 20:37

2019.eko maiatzaren 19an, Lekeitioko AZKUE ikastolak IBILALDIA antolatzen du.  Ibilaldia jai egun handi bat da, eta jai egunetan ez da falta musika eta dantzarako tarterik, horregatik, AZKUE ikastolak eta AIKO taldeak indarrak elkartu dituzte "Ibilaldia dantzan ikastaroa" martxan jartzeko, Ibilaldiari begira ikasturte osoan dantzan gozatzeko.

Astearteetan elkartuko gara, musika entzunez mugitu eta dantzan elkarrekin disfrutatzeko, astero, gure "Ibilaldia" dantzan ospatzeko. Dantzan badakizue eta praktikatu nahi baduzue, edo zuen ezagupena hobetu eta sakondu, edo beste barik, dantzan frogatu nahi baduzue edo dantzan hasi "cero patatero" mailatik, astearteetan Lekeition dantzan aurkituko gaituzue. Animatu!!

Azaroan eskolak doan dira gure proposamena ezagutzeko, frogatzeko, dastatzeko, horrela ba lasai etorri.

IZEN EMATEA

Lekeitioko Azkue ikastolan telefonoz:

946 84 09 59

 edo AIKO Taldearen web orrialdean:

http://aikotaldea.eus/dantzaldi-inskripzioa.php?idioma=eu

 

Edozein kasutan, zalantzaren bat baduzue ZATOZTE LASAI astearte arratsaldean Lekeitioko ikastolara!! Ez zarete damutuko!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...