Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Gonzalo Perez Trascasa & Yesca taldea K@ntari Euskaltzaindian

Dokumentuaren akzioak

Gonzalo Perez Trascasa & Yesca taldea K@ntari Euskaltzaindian

2019/01/24 09:50

Gaztela Leongo musika herrikoia izango da hilabete honetan, AIKO TALDEAk, Euskaltzaindiarekin lankidetzan, urritik antolatzen duen K@ntari zikloaren protagonista. Lurralde horretan ahoz aho transmititu diren kantuak, Gaztelako musikaren legatuaren ikerketan eta berreskuratzean aitzindaria izan den Yesca kolektiboko kide den Gonzalo Pérez Trascasa folklorista eta hedatzailearen eskutik. Hitzordua, Gonzalok eta bere Yesca taldeak eskainiko duten kontzertu-solasaldia, ostiral honetan, urtarrilaren 25ean, izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15), 19:00etan.

Gonzalo Pérez Trascasa (Burgos, 1957) Zuzenbidean lizentziatua da, eta abesti herrikoiekiko zaletasunak bere bizitza osoa Gaztelako, eta batez ere Burgoseko, folklorearen ikerketara bideratzera eraman du. Bere hedapen lana 1976an hasi zen, Yesca kolektiboa sortu zuenean. Talde hori, sarri askotan adinekoen oroimenean baino geratzen ez diren abestien bilketan aritzen da.

Legatu horren aberastasuna zabaltzeko gogoa izan da, baita ere, RNEn egin duen lanaren ezaugarri nagusia. 1983an hasi zen bertan lanean, eta hainbat musika saio egin ditu, lurraldeetako musikaren ikerketan zentratuta. Lan horretatik, Cervantes Institutuarekin eta RTVE berarekin lankidetzan argitaratutako hainbat argitalpen sortu dira. Saio horien artean azpimarragarriak dira sari asko eta asko jaso dituzten ‘Raíces’ eta ‘El Candil’ eta ‘Músicas de tradición oral’, Radio clásicak 2010etik iaz arte eskainitakoa. Horrez gain, Pérez Trascasa musikari gisa aritu da hainbat estilotako taldeetan, Erdi Aroko musikatik jazzeraino.

Urritik, ospe handiko abeslariak eta musika-tresna jotzaileak igaro dira K@ntari ziklotik, Xabier Berasaluze ‘Leturia’, Thierry Biscary eta Joseba Tapia, besteak beste. Orain, Gonzalo Pérez Trascasaren eta Yesca bere taldearen txanda da, kontzertu/hitzaldian; otsailak, egungo Gaztelako abesti tradizionalaren erreferentzia eta perkusio jotzaile den Valladolideko Vanesa Muelaren tailerra jasoko du; martxoan Maddi Oihenart etorriko da; Roberto Etxebarriak eta Idoia Markaidak osatutako bikotea izango dugu apirilean; eta Benito Lertxundik amaiera ezin hobea emango dio zikloari maiatzean.

Hori dela eta, K@ntari kantu, kultura tradizional eta, orokorrean, musika zale, ikerlari eta profesional guztiei zuzendutako ekimena da. Tailerrak ostiral arratsaldetan egingo dira, hilean behin, 19:00etan, urritik maiatzera, eta iraupena malgua izango da. Tailer bakoitzak 20 euro balioko ditu, eta plazak mugatuta daude. Hori dela eta, izena emateko ordena jarraituko da. Izena aiko@aikotaldea.eus <mailto:aiko@aikotaldea.eus> helbide elektronikoan eman ahal izango da, izena eta abizenak, telefono mugikor zenbakia eta egin gura den tailerra adieraziz, eta baita 634 423 539 telefonora deituz ere.

BIDEOAK:

https://www.youtube.com/user/ColectivoYESCA/videos

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...