Dokumentuaren akzioak
Galtxetaburu Eguna: Beñat Irigoyen, Galtxetaburu CDaren aurkezpena
Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” (1934 Monterrey Park, 1990 Gamarte) soinularia eta bere musika erreferente bihurtu dira Euskal Herriko dantzari eta dantzazaleontzat. Irulegi Irratiaren eskutik 1988an grabatu zituen doinuak casette batean argitaratu ziren eta berehala agortu ere. AIKO Taldean aspalditik buruan genuen Galtxetaburuen grabaketok berriz argitaratzea, eta bere seme Jean Christian eta familiarekin adostuta gure ametsa martxan dago.
CDaren aurkezpena aukera ederra iruditu zaigu Galtxetaburu eguna ospatzeko, bere omenez musika eta dantzaren inguruan elkartzeko eta egun eder bat pasatzeko datorren urriaren 30ean Uharte Garazin.
Galtxetaburu Eguna, egitaraua:
- 11:00 Jauziak lekuko musikariekin
- 12:00 Bi Hitz Jauzietaz eta Musikarietaz atzo eta egun
- 12:30 Apéritifa (herriko etxeak eskainirik) eta dantzak Aikorekin
- 13:45 Apairua. Menua: arraina, ahatekia, gasna, bixkotxa, arnoa, ura, ogia
- 16:00 Jauziak eta dantzak Aikorekin
- 18:00 Etxera bueltan
Tokia Uharte Garaziko Plaza, Donibane Garazi ondo ondoan
Beñat Irigoyen, Galtxetaburu CDaren aurkezpena, urriak 30, Uharte Garazi
AUTOBUSA + BAZKARIA= 55 €
PLAZA MUGATUAK lehen 50 izen emateak
BIDAIA (ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala)
- 8:00 Bilbo: Moyua Plaza (Ogasun egoitzaren pareko geltokian)
- 8:15 Durango: Autopistako peajearen ondoan dagoen parkingean
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...