Dokumentuaren akzioak
Eta azkenean Bermeora goaz!
Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera… Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, egin dugu urte batez Durangon, bestean Urkiolan, Urbian… eta oraingoan kostaldera goaz… azkenean Bermeora! Berton, itsasora begira, eguerdi aldean kalez kale dantzan egin, Kafe Antzokian bazkaldu, kantatu eta batez ere DANTZAN! Ah! Eta ez zaigu Aiko denda faltako kamiseta berriren bat edo erosteko!
DANTZARI - DANTZAZALE EGUNA BERMEON / EKAINAK, 17 LARUNBATA
BAZKARI-DANTZALDIA
13:00 Sokadantza Goiko Plazan eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.
14:30 Txakoli gonbitea Bermeoko Kafe Antzokian
15:00 Bazkaria
17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin
20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.
22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.
BAZKARIA Bermeoko Kafe Antzokian:
20€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):
BBK 2095 0233 10 9109943783
PLAZA MUGATUAK!
Autobusa Bermeora Bilbo eta Durangotik
Izena emateko email bat agindu bulegoa@aikotaldea.eus helbidera norberaren izen abizenak, telefono mugikorra eta geltokia (Bilbo ala Durango) argi idatziz. Ordainketa,10€ak, autobusean bertan, sartzerakoan egindo dugu.
11:30 BILBON, Moyua enparantzan, Hazienda aurrean, Aireportuko autobusa hartzen den tokian.
12:00 DURANGON, A8 autobideko peajearen alboan dagoen Parkingean.
Bueltatzeko ordua, 22:00, "Mi carro" jartzen dutenean Bermeoko Kafe Antzokian.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...