Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantzategia: mutildantzak

Dokumentuaren akzioak

Dantzategia: mutildantzak

2016/04/15 15:15

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, jakin beharreko "guztia" jaso duzue jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK martxan jartzea pentsatu dugu. Hau da "dakizkigun" eta ez dakizkigun gai hoiek lantzeko ikastaroak. Maila? Ba... behar duguna, "Atik Zra" edo zerotik infinitora... Noiz behinka DANTZATEGI bat eskainiko dugu, elkartu eta dantzan eginez elkarrekin ikasteko eta hasteko mutildantzak Bilbon.

Dantzategia: mutildantzak

Apirilak 23, larunbata

Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen alboan)

  • 17:00-18:30 lehen saioa
  • 18:30-19:00 atsedenaldia
  • 19:00-20:00 bigarren saioa

20€ aretoaren sarreran ordaintzeko

Izena emateko email bat igorri izen abizenak eta telefono mugikorra emanez helbidera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...