Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantza tailer irekiak eta Dantzapoteoak irailean Aikoren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Dantza tailer irekiak eta Dantzapoteoak irailean Aikoren eskutik

2022/09/15 14:30
Dantza tailer irekiak eta Dantzapoteoak irailean Aikoren eskutik

Dantzapoteoa. Argazkia: Aiko

AIKOn dantzaz gozatzeko eta dantza demokratizatzeko espazio berriak sortzearen aldeko apustua egiten dugu. Guretzat dantza tradizionala garaikidea da, gaur egungoa eta etengabe berritzen ari dena. Dantza dibertimendua eta gozamena da guztiontzat. Horregatik guztiagatik, 2022-23 ikasturtea aurkezteko dantza tradizionaleko hainbat ekimen ireki, doako eta herrikoi antolatu ditugu kalean, Bilbon eta Donostian.

Helburu nagusia: elkarrekin ondo pasatzea dantzan eginez!

Dantza tailer irekiak

Bilboko parkean, dantza tailer irekiak kalean, doan, de balde, egingo ditugu kaletar guztientzat, Doña Kasildaren iturri inguruan (Gran Vía eta Arteder Museoaren tartean dagoena), irailaren 20an, 21ean eta 22an arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara.

  • Irailak 20 asteartea, 19:00-20:00, Baltzeoan dantzan. Tailer irekia kalean. Doan/debalde
  • Irailak 21 asteazkena, 19:00-20:00, Dantza sueltoa. Tailer irekia kalean. Doan/debalde
  • Irailak 22 osteguna, 19:00-20:00, Dantza jauziak. Tailer irekia kalean. Doan/debalde

 

Dantzapoteoa

Irailaren 24ean Bilbon, Foru Aldundiaren inguruan, eta irailaren 25ean Donostin, parte zaharrean, elkarrekin dantzan eginez gozatu eta parrandatxoa egitea okurritu zaigu ikasturtea hasteko... Aiko eskolaren helburua elkartzeko eta dantzan gozatzeko guneak sortzea da, eta hortara gatoz: ekipo mugikorra + AIKO Taldea + dantzazaleok = erromeri ibiltaria kalez kale!

  • Irailak 24 larunbata, Bilbon, 12:00 dantzaldi ibiltaria / dantzapoteoa Diputazio Kalea eta Arbieto Kalea inguruan
  • Irailak 25 ingandea, Donostian, 12:00 dantzaldi ibiltaria / dantzapoteoa. Sarriegi plazan dagoen Danborrariaren monumentu inguruan hasi, San Juan Kalea, Fermin Calbeton eta handik Konstituzio plaza ingurura.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...