Dantza irekia Aikorekin Euskal Museoan

2019/05/29
Dantza irekia Aikorekin Euskal Museoan

Ikasturte honetako esperientziarik ederrenetarikoa: Euskal Museoan egin ditugun erromeriak. Inguru zoragarrian, Bilbo zaharraren bihotzean, euskal kulturaren gordailuaren ariman, Mikeldiren inguruan dantzan... Egunero bete dugu aretoa, eta akustika arazoei ere, pixkanaka aurre egin diegu edo/eta pixkanaka ohitu egin gara ere. Kontua da, ederto pasatu dugula hilabetero bigarren larunbatetan, eta lehen denboraldi honi agur esateko, ekainaren 9an, igandez, eguerdiko 12:00tan, "Dantza irekia" deitu dugun tailer-dantzaldia antolatu dugu.

Animatu zaitezte, eta guztioi, eskerrikasko benetan, guztion artean egiten dugu dantzaldien miraria eta!

Dantza irekia. Dantzaldi tailerra Euskal Museoan. Ekainak 9, 12:00etan Bilbon.