Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Danspirenaika & PIR 2024: Uztailak 5, 6 eta 7, Echo

Dokumentuaren akzioak

Danspirenaika & PIR 2024: Uztailak 5, 6 eta 7, Echo

2024/05/06 10:45

Pirinioetako Musika eta Kultura Jaialdiak, PIR, aurten, bere ohiko programazioaz gain, Danspirenaika, mendi paisaietan dantza tradizionalaz gozatzeko bidaia kulturalaren proposamena biltzen du, helburu argi batekin: Pirinioen bihotzean dantzan ikastea.

Iaz Aragües del Puerto egin zuen bezala, Danspirenaikak, gure kultura tradizionalaren transmisioa sustatzen du, ikastaro, tailer eta dantza herrikoi parte hartzaileko saioen bidez. Aurten, uztailaren 5etik (ostirala) 7ra (igandea) Echon egingo dira, PIRarekin batera.

Ikastaroak musika eta dantza profesionalei, irakasle eta begiraleei eta dantza tradizionalaren zaleei zuzenduta daude. AIKO Taldea (Euskal Herria) eta Biella Nuei (Aragoi) taldeek antolatzen dute, PIR jaialdiarekin batera.

Aurten zortzi tailer eta hainbat dantzaldi eskainiko dira, Aragoi, Euskal Herri, Katalunia eta Biarnoko estilo tradizionalak dantzatzen ikasteko. Ikastaroen eta tailerren osagarri gisa, Grupo la Val d Echo, Orquestina Trama, Miren eta Roberto Etxebarria, Korrontzi, Aiko eta Biella Nuei taldeek joko dute, ikasitako dantzak egiteko.

Ikastaroetara joateko matrikularen kostua 50 €-koa da eta larunbateko bazkariarena 26 €takoa online egitean.

Uztailaren 6an, larunbata, goizeko saioen eta Miren eta Roberto Etxebarriaren musikarekin plazan egindako dantzaldiaren ondoren, Echoko udalak herri bazkaria antolatu du.

Egitaraua

UZTAILAK 5, OSTIRALA

  • 16:30 Echoko udaletxeko plazan, parte-hartzaileen harrera eta akreditazioa.
  • 17:00-18: 30 Guztion jota, AIKO Taldea
  • 18:30-20: 00 Jota d Echo, Grupo la Val d Echo

UZTAILAK 6, LARUNBATA

  • 10:00-11: 30 Goi Aragoiko dantzak, Grupo Alto Aragon
  • 11:30-13: 00 Biarnoko dantzak, Crestian Josuèr
  • 13:00 Bermut dantzaldia Miren eta Roberto Etxebarriarekin
  • 17:00-18: 30 Joan-etorriko mazurkak, Olga León.
  • 18:30-20: 00 Plazako dantzak, Xavi Rota

UZTAILAK 7, IGANDEA

  • 10:00-11: 30 Aragoiko dantza tradizionalak folklorearen aurretik, Jesus Rubio
  • 11:30-13: 00 Dantza kantatuak, Luis Miguel Bajén.

 

* Dantzak plazan AIKO Taldearekin, Miren eta Roberto Etxebarriarekin, Orquestrina Trama, Korrontzi, Grupo la Val d Echo eta Biella Nueirekin. Ordutegiak finkatzeke.

** Ordutegiak, beti bezala, "pokomasomenos" dira, eta programa aldatu ahal izango da logistika- edo antolaketa-arrazoiengatik.

 

Informazio gehigarria: Sakatu nahiago duzun hizkuntzatan: Danspirenaika & PIR 2024 (pdf)

Izen-ematea: Hemen sakatuz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...