Dokumentuaren akzioak
Danspirenaika 2022 Areatza, maiatzak 21-22
Aiko Taldea
Maiatzaren 21 eta 22an Areatzan (Bizkaia) Danspirenaikaren eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.
Dantza ikastaroak Klaratarren komentuan emango ditugu (Zubizarra Kalea 8)
PROGRAMA
MAIATZAK 21, LARUNBATA
• 16,30. Danspirenaikaren ongietorria eta aurkezpena Klaratarren komentuan.
• 17,00. Ikastaroa: "Euskal Jota eta Buleria. Konpasa partekatzen", Pilar Baca (Osuna-Sevilla)
• 18,30. Ikastaroa: "Joteagaz olgetan Arratian", AIko Taldea
• 20,00. Dantzapoteoa AIKO Taldearekin, Gudarien Plazan hasita.
IGANDEA, MAIATZAK 22
• 10,00. Ikastaroa: "Jauzika Pirinioetan", Maritzuli Konpainia (Miarritze-Lapurdi)
• 11,30. Ikastaroa: "Bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuak", Ines Uriarte (Ondarroa-Bizkaia)
NOLA MATRIKULATU
Ikastaroetan izena emateko, beharrezkoa da:
1.- Mezu bat bidali behar da aiko@aikotaldea.eus helbidera edo whatsapp bidez 634 423 539 zenbakira, honako hau adieraziz:
-Danspirenaika Areatza + izen-abizenak + harremanetarako telefono mugikorra.
2.- 50 €sartu, AREATZA + ikaslearen izen-abizenak adieraziz, Aiko Kultur Elkartea titularra den hurrengo banku-kontuan:
ES85 2095 0233 10 9109943783
OSTATUA
Areatza hotel-bainuetxeak egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du Danspirenaikan izena eman dutenentzat, besteak beste:
• Logela bikoitzean lo egitea maiatzaren 21etik (larunbata) 22rako (igandea) gauean
• 21 larunbateko afaria
• Igandean, hilak 22, gosaria eta bazkaria.
• Zirkuitu termal bat bainuetxean
Logela bikoitza 139€ BEZ barne (69,5 lagun bokoitza)
Informazio gehiago:
HOTEL BALNEARIO AREATZA
Tel: 946 57 27 05
https://www.hotelbalnearioareatza.com/
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...


