Baila Salvaje, dantza asteburua Sergio Cobos maisuarekin

2023/02/21
Baila Salvaje, dantza asteburua Sergio Cobos maisuarekin

Martxoaren 4 eta 5ean Areatzan (Bizkaia) Aiko taldearen eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.

Dantza ikastaroak Klaratarren komentuan emango ditugu (Zubizarra Kalea 8) eta BAILA SALVAJE izenpean Sergio Cobos galiziar dantza maisu eta musikari handiaren eskutik dantza modu natural, berezko, aske eta basatian egiteari ekingo diogu.

PROGRAMA

MARTXOAK 4, LARUNBATA

• 16:30. Ongietorria eta aurkezpena Klaratarren komentuan.

• 17:00-20:00. Ikastaroa

IGANDEA, MARTXOAK 5

• 10:00-13:00. Ikastaroa

NOLA MATRIKULATU

Ikastaroetan izena emateko, beharrezkoa da:

1.- Mezu bat bidali behar da aiko@aikotaldea.eus helbidera edo whatsapp bidez 634 423 539 zenbakira, honako hau adieraziz:

        -AREATZA + izen-abizenak + harremanetarako telefono mugikorra.

2.- 50 €sartu, ikaslearen izen-abizenak adieraziz, Aiko Kultur Elkartea titularra den hurrengo banku-kontuan:

ES85 2095 0233 10 9109943783

OSTATUA

Areatza hotel-bainuetxeak egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza asteburuan izena eman dutenentzat, besteak beste:

• Logela bikoitzean lo egitea martxoaren 4tik (larunbata) 5erako (igandea) gauean

• 4 larunbateko afaria

• Igandean, hilak 5, gosaria eta bazkaria.

• Zirkuitu termal bat bainuetxean

Logela bikoitza 149€ BEZ barne (74,5 lagun bokoitzeko) 

Informazio gehiago:

HOTEL BALNEARIO AREATZA

Tel: 946 57 27 05

https://www.hotelbalnearioareatza.com/

Beste aukera batzuk:

ERREKAONDO

Landa etxea Areatzako erdigunetik 5 minutura

https://www.airbnb.es/rooms/47187578?adults=1&children=0&infants=0&pets=0&check_in=2023-02-02&check_out=2023-02-09&source_impression_id=p3_1675325619_CF%2BcgF5mwCTW%2BnUv

MADARIAGA

Landa etxea Artean

https://www.nekatur.net/madariaga

ANGOITIA

Izatez Zeanuri da baina Areatzatik 5 minututara oinez.

https://www.nekatur.net/angoitia

 

BIDEOA: https://youtu.be/4YTmf-H4WgE